'Mitoaroa III' ikuskizuna San Mamesen izango da

Bizkaie! 2025-09-08 08:14   Musikea

2026ko bagilaren 20an. 

Argazkia: instagram.com/zetak_org/. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mitoaroa III ikuskizunak San Mames futbol-zelaian izango da. 2026ko bagilaren 20an helduko da Zetak taldearen azkena Bilbora, estadioa beteko dauen lehen euskal ikuskizuna izateko nahian.

Halanda ze, futbolaren katedrala kulturearen plaza bihurtuko da, erronka historikoa izanez. Illunbetik egin dabe iragarpena, izan be, asteburu honetan hiru kontzertu eskaini ditue. 

Mitoaroa III ikuskizunak, barriz, errealidade distopikoan girotuko dan showa izango da.

Sarrerak

Sarreren aurresalmentea irailaren 10ean (eguaztena) hasiko da hemen. Salmenta orokorra, barriz, irailaren 11n (eguena), 10:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu