Reincidentes, Biznaga, Bala eta Sandré, VII. Hiriko Soinuak Jaialdian
2025-09-02 09:41 MusikeaUrriaren 24an eta 25ean izango da, Barakaldoko Herriko plazan.

Seigarren edizinoan Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Lagartija Nick, Ana Curra edo The Bo Derek's lako taldeen kontzertuekaz 4.500 persona baino gehiago batu ondoren, Hiriko Soinuaken jaialdiaren 2025eko edizinoak Reincidentes, Biznaga, Bala eta Sandré izango ditu.
Jaialdia urriaren 24an eta 25ean izango da, Barakaldoko Herriko plazan, doban. Lehenengo jardunaldian Biznaga eta Bala izango dira buru, eta bigarrenean, Reincidentes eta Sandré. Programazinoa Hiriko Soinuaken 2025eko lehiaketako 4 proiektu irabazleek osotuko dabe, irailaren 27an, Barakaldoko San Bizente parkean izango dan finalaren ondoren ezagutzera emongo diranak.
Oso pozik gagoz Hiriko Soinuak jaialdiaren 2025eko programazinoagaz. Punka izango da lau talde nagusien elementu komuna, baina estilo hori alderdi klasikoetan, Reincidentesen presentziagaz, eta gaur egungo beste batzuetan irudikatzea lortu dogu: Biznaga eta Bala lako talde konsolidatuekaz eta Sandré proiektu barriagaz. Aurreko edizinoetan lez, tokiko ostalaritzea eta merkataritzea sustatzen lagunduko dau. Gainera, oso aukera ona izango da Hiriko Soinuaken lehiaketako talde irabazleentzat, publiko zabal baten aurrean jarduteko aukerea emongo dabe-eta, profesionalizazinorako bidean gure laguntzea eskainiz, adierazo dau Jonathan Martinek, Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.
Kontzertuak 19:00etan hasiko dira, bakotxaren ordutegi zehatzak aurrerago jakinarazoko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!