Ura Bere Bidean Donostian izango da

Bizkaie! 2025-09-02 08:06   Musikea

Euskadiko Orkestrea eta 25 euskal artista eta talde batuko dira.

Ura Bere Bidean proiektua Donostiako Illunbera helduko da abenduaren 13an. Fernando Velazquez izango da zuzendaria eta Euskadiko Orkestrako musikariek, Euskal Herriko 25 artista eta taldek eta hainbat abesbatzek bat egingo dabe agertoki gainean.

Ipuskoaren milurtekoaren ospakizunaren barruan, ondoko artista honeek hartuko dabe parte: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Olatz Salvador, Nøgen, Ane Barrenetxea (Sua), Eñaut Elorrieta, Pello Armendariz (Skakeitan), Xabi Solano, Iñigo Etxezarreta (En Tol Sarmiento), Aiora eta Piti (Zea Mays), Gozategi, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Xabi Camarero (Urtz), Sorotan Bele, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su Ta Gar), Francis (Doctor Deseo), Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.

Sarrerak irailaren 3an jarriko dira salgai Ura Bere Bidean komunidadearentzat. Publiko orrokorrarentzat, barriz, hurrengo egunean, irailak 4, 10:00etan, egongo dira eskuragarri.

Eskari handia izanez gero, beste kontzertu bat iragarri dabe abenduren 12an. 

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu