Estanes Lakuaz disfrutetan

Amaia Larruzea 2025-08-28 09:41   Ibilian-ibilian

Pirinioetako laku ederrenetako bat.

Estanesera bueltetako gogoa naukan, izan be, merezi dau. Piriniotara joan bezain pronto, Formigalera bidean dago, Espainia eta Frantzia arteko mugan. 

Bidean, egun ona egiten dauanez, Jakara joango gara eta hortik, Canfrancera. Somporteko tunel luzea pasau ostean, Col de Somportetik igoten dogu. Eskuma aldean, Sansanet aparkalekua dago.

Leku ederra da. Gainera, hainbat ibilbide egon arren, oso ondo seinalizauta dago. Guztira, 9.35 kilometroko ibilbidea da eta 536 metroko desnibel positibokoa. Ibilbide ezaguna da, halanda be, ez genduan bidean jente asko ikusi. Eskertzekoa da hori abuztuan, izan be, hemen, jakin badakigunez, ostatuak beteta dagoz eta jente ugari dabil. Horreentzat, barriz, negua da lan gehien izaten daben garaia. Hori bai, azken aldian, udan be jentea mendira gerturatzen dabil.

Aparkalekuan dana prestau ta martxan! Familian eta umeekaz egiteko moduko ibilbidea: lasai hartuta, merezi dau. Pista hasieran, zubia, mendiko bidea, hatx mueta guztiak, dibertigarria eta 500 metroko desnibelagaz... hitzordu bikaina da!

Ikuspegia zer esanik ez. Sekulako lakua ikusten da. Bidea, GR-11gaz be lotu daiteke. Aurrera eginez, ibilbideko puntu altuenera helduko gara, hain zuzen be, 1.790 metrora. Bertan, Estanes lakuko panoramikea ikusiko dogu. Ibilbidea luzatzeko gogoa izanez gero, aukera ugari dagoz, esaterako, Lizarrarantz edo Aisako bailararantz. Hori bai, guk Estaneseko lakura joango gara.

Egun polita pasetako aukerea bikaina da. Animau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu