'Bidasoatik harago', Hernanitik Atharratzera
2025-08-27 10:48 MusikeaAfixa, Ainara Azpiazu Axpi eta Maitane Gartziandiak egin dabe.

Euskal sortzaile bi berbak eta musikea buztartuz: Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria. Musikaria bata eta idazlea bestea, ibilbide luze eta emonkorra egin dabe alkarrekaz 30 urtez. Alaitasunez eta jai giroz bete dabe Euskal Herriko jantza plazak.
Etzakit musika taldean hasi ziran eta Esne Beltza izan da haren azken proiektua.
Orain ekimen xume eta intimo bategaz datoz; urritik abendura hainbat ikuskizun eskainiko ditue, antzoki eta toki txikietan Bidasoatik Harago izenburupean.
Ipuinak, poemak eta idatzi laburrak, gitarrea, trikitia eta ahotsea, dira ikuskizunaren osogai batzuk. Abenturea, amesak, herria, kulturea, historia, maitasuna... berbekaz eta musikeagaz jagonean ibiliz zentzu eta emozinoetan eragiteko eskaintzea.
Bost ikuskizun aurkeztu ditue momentuz:
- Hernani (urriak 23, 19:00): Biteri Kultur Etxea.
- Getxo (zemendiak 7, 20:00): Muxikebarri (Arrigunaga Aretoa).
- Bilbo (zemendiak 18, 19:30): Arriaga Antzokia.
- Atharratze (zemendiak 22, 21:00): Prefosta.
- Gasteiz (zemendiak 30, 19:30): Izaskun Arrue Kulturgunea).
Afixa
Euskal sortzaile bi alkartu ditue Bidasoatik harago ikuskizunaren afixa egiteko, Ainara Azpiazu Axpi eta Maitane Gartziandia diseinu grafikoaren eta ilustrazioaren arloan lan handia egiten daben sortzaileak. Axpik ilustrazinoa egin dau eta Maitanek, barriz, diseinua.
Tupust! komiki kolektiboko kideak dira sorreratik (2016).
Ainara Azpiazu Axpi
Hernanin jaio eta hazi zan. Soziologia eta Arte Ederrak ikasi zituan, baita Italian Ilustrazinoko Masterra be. Gaur egun, ilustrazino komikigintzea eta diseinu grafikoan dabil, besteak beste liburuen azalak, kartelak, muralak, komikiak eta marrazki editorialak sortzen.
Artisteak adierazo dauanez: afixak izokina aurkezten dau, Bidasoatik Urumeara salto egiten dauena. Sinbologia aproposa dala uste dogu: oso maitea dot, berezia da niretzat, euskal kulturearen iturburu. Irudian, jaiotetxera bueltetan da izokina, kantu horreen berben atzean dagozen artistak lez.
Haren lanak Euskal kultureari lotuak dagoz. Gai sozialak, feminismoa eta ingurumenaren gaineko hausnarketak lantzen ditu.
Maitane Gartziandia
Hernanin jaioa, gaur egun Abadiñon bizi da. Haren lanak kolorez, formaz eta kontzeptu indartsuz beteta dagoz. Ibilbidean diseinu grafikoan eta ilustrazinoan sakondu dau ikuspegi bisuala, estilo personal eta bereziagaz; irudi sinple baina sakonak erabiliaz mezu indartsuak transmitiduteko gai da.
Bere lanetan identidadea eta komunidadea lako gaiak izaten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!