Eric La Casak 'AIR.ratio 3' proiektua eskainiko dau
2025-08-27 08:38 MusikeaGainera, gaur, hilak 27, Home Listening kontzertua izango da Tabakaleran.

Eric La Casa soinu-artista frantziarrak AIR.ratio 3 aurkeztuko dau, Tabakalerako Scala proiektuaren hamahirugarren esku-hartzea. Proposamen horrek soinu-paisajea bihurtuko dau zentroko eskailera nagusia. Bertan, airea da protagonista. La Casak ezkutuan dagon hori entzutera konbidetan ditu ikusleak: airearen eguneroko murmurioa, haren erresonantziak eta jentea bizi dan lekuetan ixten dituan errastuak.
AIR.ratio 3 obrea artistearen Pariseko apartamentuko airearen marmarren eta muobimenduen inguruan egindako ikerketean oinarrituta dago. Artistearen eretxiz: airea garen horretaz eta alkarrekaz egiten dogunaz eginda dago. Akordua, gorputza eta historia partekatua da.
Scala proiektua
2021. urteaz geroztik, Scala programeak arkitekturearen, gorputzearen eta entzutearen arteko erlazinoak aztertzen dituan soinu-laborategi bihurtzen dau Tabakalerako eskailera monumentala. Ondoko artista honeek parte hartu dabe: Niño de Elche, Maialen Lujanbio, Carlos Casas edo Garazi Navas.
AIR.ratio 3 obreagaz, eskailera bizibarritu da, beste behin, soinuaren bitartez. Proposamena eraikina edegita dagoan ordutegi berean egongo da martxan eta ez dago bidea egiteko modu bakarra. Urrats eta arnasaldi bakotxa bisitariaren eta ingurunearen arteko koreografia ikusiezinaren parte dira.
Kontzertua
Instalazinoa inauguratzeko, Eric La Casak kontzertua eskainiko dau gaur, hilak 27, 19:00retan, Tabakalerako Z Aretoan. Proposamena, Home Listening izenekoa, Parisen eban apartamentuan egindako soinu-ikerketearen parte da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!