Folkez Blai Jaialdiak 20 urte beteko ditu aurton
2025-08-20 09:15 MusikeaIrailaren 12tik 14ra arte izango da.
Ermuko Folkez Blai Musika Jaialdiak hogei urte beteko ditu aurton. Azken fasea irailaren 12tik 14ra arte izango da Orbe Kardinala Plazan. Guztira, sei talde sailkatu dira finalerako: Ache Pa Ti (Nafarroa), Harribitxi (Euskadi), Xara (Madril), Matazúa (Asturias), Entós (Asturias) eta Gorrondatxe (Euskadi).
Lehiaketearen helburua musikea sustatzea eta folk generoa jorratzen daben musika taldeentzako hedapen plataformea izatea da. Horrezaz gan, jaialdiak ezarritako eta ibilbide luzeagoa daben musikari eta talde konbidaduei be egiten deutse tartea, herriko kaleak musikaz bete eta asteburu aparta izateko.
Programazinoa irailaren 11n hasiko da, lehiaketa fasea baino egun bat lehenago, Alboka Musika Eskolako trikitilarien eta Foularedako kideen kalejireagaz, 19:00etatik aurrera. Hurrengo hiru egunetako programea ondokoa da:
- Irailak 12, barikua.
- 18:30ean: Ache Pa Ti (Nafarroa).
- 19:45ean: Harribitxi (Euskadi).
- 21:00etan: Milladoiro (Galizia, talde konbidadua, lehiaketatik kanpo).
- Irailak 13, zapatua.
- 13:00etan: Antía Caaveiro, Antón Lago & Xosé Liz (Galizia, talde konbidadua, lehiaketatik kanpo).
- 18:30ean: Xara (Madril).
- 19:45ean: Matazúa (Asturias).
- 21:00etan: Golconda (Katalunia, talde konbidadua, igazko irabazlea).
- Irailak 14, domeka.
- 12:30ean: Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kalejira.
- 18:30ean: Entós (Asturias).
- 19:45ean: Gorrondatxe (Euskadi).
Irailaren 14an, domeka, kontzertuen amaieran, epaimahaiaren erabagiaren barri emongo da: halanda ze, 3.500 euroko lehen saria eta 2.000 euroko bigarren saria banatuko ditue. XX. Folkez Blai Jaialdiaren irabazleak konbidatu bezela joko dau jaialdiaren hurrengo edizinoan.
Sarituak izan ez diran talde finalistek 500 euroko dirulaguntzea jasoko dabe Ermura etorri izanagaitiko gastuak ordaintzen laguntzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!