Gure Zirkuak jasoko dau Euskera Saria
2025-08-13 11:16 Euskerea berbagaiHau Pittu Hau Konparsearen eskutik.

Hau Pittu Hau Konparseak, Euskera Saria Gure Zirkuari emotea erabagi dau. Hilaren 21an jasoko dabe saria, 14:00etan, Aste Nagusiko Euskalgunean.
Urtetik urtera oldarraldia jasaten gagoz, eta egunez egun, euskeraz biziteko ditugun mugak estuagoak dira. Erakunde, alderdi politiko eta sindikatu gris batzuek euskerea eta euskaldunok baztertu nahi gaitue. Halanda be, herria egiteari eusten deutsagu; inposautako mugen artean, herria beste era batera egiten gagoz. Jai herrikoiak eregiten dituan herria gara, auzolanean eta euskeraz, baita txosnak eregi, disfrutau eta desmuntau be. Horretarako lan handia egin behar dogu. Borondatean eta alkarlanean oinarrituta, guztiontzako lekua sortzen dogu, ondo pasetako, aldarrikatzeko eta bizitearen balio inmateriala indartzeko. Guk babeslekua txosnan daukagu.
Gure zirkuak Euskal Herrian, ibilian-ibilian, alkarlanaren eta konpromisoaren errastua itxi dau. Eragile grisen mugei bultzaka ibili da, euskeraz eta indarrez, malgutasunez eta barrez. Zirkuaren ibilbidea 2017an hasi zan, Iker Galartzak Europako txoko batean karpea eskuratu ebanean. Tolosan ezarrita, zirkukoek amesa posible zala pentsau eben eta zirkuaren sen ibiltariari heldu eutsen.
Harrezkero, denporaldiz denporaldi euren ikuskizunean euskal kulturearen osogaiak alkartzen ditue; euskerazko abestiez eta umoreaz gan, arte propio osoa sortzea lortu dabe. Gure Zirkuaren eraginez, gaur egun gure kulturearen parte bihurtu dira malabaristak, kontorsionistak eta, batez be, karpapeko artistak, danak kalidadezko euskal zirkua eskaintzeko konpromisoari eutsi guran. Euskal kultureari bultzadea emoteagaz batera, herrigintzan be ibili dira, gure arteko loturak josten, Euskal Herriko erdigunetik periferiara. Beraz, euskaldunon arteko hartu-emonak sustatzen ibili dira eta ibiliko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!