Joselu Anayak eta Dupla taldeek abestia kaleratu dabe

Bizkaie! 2025-08-04 11:20   Musikea

Iñaki izenekoa.

Joselu Anayak eta Dupla talde bien arteko kolaborazinoa da Iñaki.

Joselu Anayak 1977 urtean Araian sortutako plaza talde ezaguna da. Euskal Herriko jaietan joteaz gan, disko ugari kaleratu ditue.

Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek osotzen dabe taldea. Hasiera batean berbenetan ibiltzeko asmoa eben baina kanta propioak egiten hasi ziran, 1989an euren lehen diskoa plazaratuz, Araiatik Jaliskora. Hurrengo urteetan, Ondo ibili (1991) eta Ibili handi (2000) lako diskoak kaleratu zituen.

Hamazazpi urteko hutsunearen ondoren, 2017an, Beti eta Betiko plazaratu eben, taldearen 40. urteurrena ospatzeko asmoz. 

Dupla, Agurainen 2019an sortutako rap musika taldea da. Gari Uriartek eta Beñat Oribek osotzen dabe. Berba esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hopa buztartzen dituan pop musikea da euren markea.

Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarragaz buztartu eta antzerkiaren antza dauen espektakulu bisuala sortzen dau bikote horrek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu