X. Orkestrako Zuzendaritzeari buruzko Topaketan izena emoteko epea zabalik
2025-07-30 11:11 MusikeaEgitasmoa 2026ko urtarrilaren 27tik 30era izango da.

Betiko lez, Bilbao Musika, Orkestra Zuzendaritzeari buruzko VIII. Topaketen egoitza izango da. Horren helburu nagusia, talde instrumentalen gidaritzea jorratzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gan, gaur egungo formazinoetan orkestra-zuzendaritzearen azterketea sustatzea da.
Topaketak 2024ko urtarrilaren 27tik 30era izango dira Bilbao Musikako egoitzan, eta zuzendaritza klaseak eta IV. Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Saria lehiaketearen garapena buztartuko dira. Finalerdia eta finala, barriz, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan.
Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Bandea zuzenduko dabe ikastaroko eskola praktikoetan. Eskola horreek eta arratsaldeko ordutegian egingo diran teorikoak, lehiaketan izena emon daben guztientzat edegita egongo dira. Azken faseko irabazleak Bilboko Udal Bandearen 2026-2027 denporaldirako zuzendari konbidadu izentetea jasoko dau saritzat, Tobbias Haussig (2023/2024), Borja Romero (2024/2025) eta Nicolás Serrano Valdizánen lekukoa hartuz.
Aurreko edizinoetan irakasle legez parte hartu daben maisuen artean Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont, Douglas Bostock, Isabelle Ruf-Weber, Timothy Reynish eta Isabelle Ruf-Weber dagoz. Oraintsu, Alberto Roque portugaldar maisua, Leirako Institutu Politeknikoko zuzendari irakaslea, izango da irakasle konbidadua eta epaimahaiburua. Eta beste behin, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu.
Topaketei amaiera bikaina emongo jake kontzertu bategaz: urtarrilaren 30ean, 18:00etan, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Programea:
- Georges Bizet. (Arr. Cesarini) L’Arlesienne Suite Nr.2 Ed. Franco Cesarini.
- Serge Lancen. Cap Kennedy Ed. Molenaar.
- W. Francis McBeth. Masque Ed. Southern Music.
- Kenneth Hesketh. Masque Ed. Faber Music.
Lehiaketea 1986ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako zuzendarientzat da. Parte-hartzeko interesa dabenek izen-emote orria, curriculum vitaea, NANaren kopia eta abonuaren frogagiria (izena emoteko kuotea: 30 euro ez itzulgarriak) posta elektronikoz bialdu beharko ditue Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), 2025eko urriaren 15a baino lehen. Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Sariko lehiakide hautatuei 2025ko zemendiaren 1etik aurrera emongo jake informazinoa (gehienez, 10 persona). Lehiaketan parte-hartzeko kuotea 120 eurokoa da.
Hiru tailer atondu dira 2026ko urtarrilaren 27, 28 eta 29an
Topaketa horreetan programautako tailerrei jagokenez, zuzendaritza munduan interesa daben guztiei zuzenduta, Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8 48006 – Bilbo) egingo dira, 17:00etatik 19:30era, 2026ko urtarrilaren 27, 28 eta 29an. Izena emoteko epea edegita dago (plazak bete arte), orria eta ordainketearen frogagiria (100€) posta elektronikoz bialduko dira Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus).
Orkestrako Zuzendaritzeari buruzko X. Topaketen inguruko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!