'Requiem(s)' Preljocaj Balletaren lana Donostiako 86. Musika Hamabostaldiari ekiteko
2025-07-29 09:15 MusikeaAbuztuaren 1etik 29ra makinatxu bat hitzordu iragarri ditue.

Donostiako Hamabostaldiak barriro be erakutsiko dau publikoarentzat zuzeneko musikea eta jantzak uriko areto, kulturgune eta beste leku nagusi batzuetara, baita Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko beste hainbat herritara be eroateko asmoa. Abuztuko jaialdia musika klasikoaren hilebetea da, jantzearena, eta askotariko ikuskizunena: mundu mailako orkestra nagusiak gurean entzuteko aukerea emoten deuskuenak; kalitate oneneko kulturaz zuzenean gozetako abagunea, azken finean, 70 hitzordu inguru izango dira eta katalogo zabala zein askotarikoa osotuko dabe, bakotxak bere Hamabostaldia diseinau deian.
Abuztuaren 1etik 29ra, Donostiako Musika Hamabostaldiak, Peninsulako musika-jaialdi zaharrenak, 86. edizinoa izango du; laurogeita sei urte Donostia eta, ondorioz, lurralde osoa, etenik barik, klasikoaren, kulturearen eta artearen gozamenaren erdigunean kokatuta; zortzi hamarkada baino gehiago zuzeneko musikearen eta jantzearen inguruan komunidadea sortzen.
Ahotsak, jaialdian beti oso presente, lurraldean dauen errotzeagaitik, abesbatzek indar berezia izango dabe eta, esangura horretan, Xabier Anduaga tenore donostiarra bere jaioterrira bueltauko da munduko opera-plaza nagusienetan jardun ostean (Metropolitan Opera, Deutsche Oper Berlin, Royal Opera House, Gran Teatro del Liceu, Madrilgo Errege Antzokia, Bayerische Staatsoper, Wiener Staatsoper, ABAO, Teatro di San Carlo...). Urte gitxitan, Xabier Anduaga mundu mailan gehien eskatu eta errespetetan dan tenore bikaina, 29 urtekoa, kontuan hartuta non eta nogaz kantau dauen, Anduaga historian nazinoartean proiekzino handien lortu daben euskal opera abeslarietako bat da daborduko.
Maurice Ravel gogoan, haren jaiotzearen 150. urteurrenean
Ciboureko konpositorearen urteurrena jaialdian zehar ospatuko da. Nabarmentzekoa da Orchestre de l 'Opera de Parisen omenaldia Kursaalean. Era berean, Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek be gogoan izango dabe Ravel Inaugurazino Jardunaldian; baita Ángel Luis Quintana eta Miguel Ángel Castro Ganbera Zikloan; eta Ensemble Bayonak Musika Aitzakin (Senpere) be.
Aurtongo edizinoko kontzertu guztietarako sarrerak www.quincenamusical.eus webgunean eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan eskuratu daitekez. Hamabostaldiaren Lagun izateak abantailak eta deskontuak dakarz: sarrera solteak eta abonuak erostean, % 25erainoko deskontuagaz.
Kontuak kontu, informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!