Upealako erantzuna IV. Bilbao Blues Jaialdiak

Bizkaie! 2025-07-29 08:13   Musikea

Milaka persona batu dira.





Bilboko Arenalera hurreratu diran zaleek bluesa eta antzeko estiloak be izan ditue gozetako, besteak beste, soula, funka, rock’n rolla eta, lehen aldiz, zydecoa. Bilboko Udalak bultzatutako eta Crazy Bluesek atondutako udako musika-lehiaketa generoaren erreferentzia argia da Europan, programazinoaren kalidadeari eta publikoa erakarteko ahalmen handiari esker.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak ondokoa nabarmendu dau: aurten be jaialdiaren kalidadean gora egin dogu eta bere generoan bakarrak diran kontzertuak izan ditugu. Lehiaketa honek publiko leiala dauka eta Bilbo bluesaren benetako uri bihurtzea da asmoa, lehen mailakoa, jaialdi garrantzitsuenen munduan kokatu gura dogu Bilbo.

Carlos Malles Bilbao Blues Festivaleko zuzendariak zuzenekoen maila handia eta taldeek publikoagan izandao loturea nabarmendu ditu, izan be, momento ahaztuezinak izan dira bluesaren mitoakaz, generoaren balio amerikar gazteakaz eta bertoko artistakaz: kontzertu historikoak izan ditugu, Jimmie Vaughanena, esaterako: Texasko blues, country blues eta rock’n’roll ikuskizun peto-petoa eskaini eban eta Stevie Ray Vaughani anaiaren errefeentzia batzuk be entzun genduzan baina -Texas flood- edo -Six strings down- abestiak eskaini eutsozan 1990ean superizar bat zanean hegazkin-istripu batean hildao anaiari. Jimmie Vaughanen dotoreziak eta talentuak gomuta ezabatuezina itxi eben Bilboko ikusleen artean. Estadura lehenengoz etorri diran artista gazteak be nabarmenduko neukez, Melanie Pickering gaztea, Blackburn Brothers eta Terrance Simien; sekulako emozinoa sentidu dot Jimmie Vaughani jaialdiko txapela jartean eta Laura Chávez gitarristeagaz barriro alkartzean. Jaialdia inguratzen dauen talde bikainaren lana nabarmenduko neuke horreek barik ezinezkoa izango zalako holako ikuskizun batez gozetea.

Programazinoari jagoonez, barikuan, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak jaso zituan publikoaren lehen txaloak Arenalean. Bilboko boskoteak bluesa, soul-funka eta rocka buztartu zituan eta Inés Goñi abeslariaren ahots bikaina zoramendua izan zan.

Ondoren, The Kings of Blues izar afroamerikar beteranoak txundituta itxi gintuan. Ikuskizun horretan, bluesaz gan, oso presente egon zan funkya be eta Vasti Jackson gitarristeak agertokitik kanpo be jentearen artean joten bili zan. Jantzan egin eta gozetako momentuak bizi izan genduzan B.B King, Albert King, Etta James, James Brown eta holako mitoakaz batera ibilitakoak baitra.

The Blackburn Brothers seikote kanadarragaz be gustora ibii zan jentea eta zapatuan jo eban Sweet Marta & The Blues Shakers talde katalana be ezin ahaztu.

Azken buruan, SirJo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way talde kataluniarrak irabazi dau Volotea Blues Challenge txapelketea eta eurek ordezkatuko dabe Espainia European Blues Challenge 2026 jaialdian, Katowicen (Polonia).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu