Jazzaldia, 60 urte sasoi betean
2025-07-28 13:05 MusikeaGuztira, 179.180 persona bertaratu dira.

Dobako 52 kontzertuek 158.700 lagun batu ditue eta ordainpekoek 20.480. Sarrerak, 40 herrialdetatik erosi dira: Espainia, Frantzia, Estadu Batuak, Alemania, Herbehereak, Suitza, Portugal, Erresuma Batua, Australia, Irlanda, Hungaria... 17 kontzertutan agortu dira jarlekuak, halanda ze, sarrera guztien % 99,03 saldu da. Sold out kartela jarri dabe Trinitade Plazako 4 kontzertuetan, Kutxabank Kursaal Auditorioko 5 kontzertuetatik 3tan, Škoda San Telmo Museoko 5 kontzertuetatik 3tan, FCC Victoria Eugenia Antzokiko 5 kontzertuetan, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian izan ziran kontzertu bietako batean eta María Cristina Hotelean egin zan ekitaldian.
Aurtongo edizinoaren kalidade musikala bikaina izan da, artista handiak, bertoko eta nazinoarteko izarrak, hasten dabizen musikariak eta aniztasun estilistiko izugarria... Jazzaldiaren historia luzean geratuko diran une gogoangarriak: Kurt Ellingen ahots parebakoa, Dee Dee Bridgewaterren magnetismoa eta sentimendua, hiru kontzertu eskaini zituan Marc Ribot handiaren gitarra-erregistro bariedadea, Holland eta Potterren perfekzino musikala, Yerai Cortesen pasinoa, Jamie Cullumen freskotasuna eta sinpatia kutsakorra, The Beach Boys taldearen abesti arrakastatsuen errepertorio parebakoa Mike Love buru ebala, Anariren intensidade poetikoa, Donostiako Jazzaldia saria jaso eban Bill Bruford bateriaren maisutasuna, Minyo Crusadersen benetakotasun dibertigarria, Bulegoren arrakastea edade guztietako zaletuetan Keler Gunean...
Jaialdiak publikoaren erantzuna nabarmendu eta eskertu dau, kontzertu guztietara masiboki joateaz gan, aurton be portaera bikainagaz eta ezelako gorabeherarik barik izan dalako. Jazzaldian, uria musikaz eta jazzez bete da, baita jai giroz be.
Hurrengo edizinoa, 2026koa, garagarrilaren 22tik 26ra bitartean egingo da.
Sare sozialak
Sare sozialetan 50.145 jarraitzaile ditue.
Webguneari jagokonez, ondoko honeek dira datuak:
- Azken 30 egunetan:
- 57.392 erabiltzaile.
- 514.329 bisitari.
- 1.350.365 gertaera.
- 2´19″ batez besteko interakzino-denporea.
- Azken 12 hilebeteak:
- 109.734 erabiltzaile.
- 874.839 bisitari.
- 2.239.548 gertaera.
- 2´06″ batez besteko interakzino-denporea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!