Erantzun bateratua emon dabe 200dik gora alkate, udal hautetsi eta euskalgintzako ordezkarik

Bizkaie! 2025-07-24 12:26   Euskerea berbagai

Euskal gizartearen eta euskal erakundeen gehiengo zabalaren kontrako eraso zuzena da.



Pasa den astean, Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Jaurlaritzako 179/2019 Dekretuaren kontra ebatzi eban, VOX alderdi politikoak jarritako helegitearen tesi gehienak bere eginez. Ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalei eta toki erakundeei herritarrakazko hartu-emonetan euskerearen erabilerea lehenestea ahalbidetzen deutsen hainbat artikulu baliobakotu ditue, euskerearen normalizazinoa helburu daben beste neurri batzuekaz batera.

Gaur, euskalgintzako ordezkaritza zabala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkate eta udal ordezkari ugarigaz bat eginda gatoz Espainiako Auzitegi Gorenaren azken sententziaren aurrean.

Euskal gizartearen eta euskal erakundeen gehiengo zabalaren borondate demokratikoaren kontrako eraso zuzena da, azken hamarkadetako konsensua hankaz gora itxita eta autogobernua nabarmen kaltetzen dauena. Epai honen ondorioz, udaletan ezingo da euskerea lehenetsi, ezta gaztelaniagaz batera erabilten danean be.

Egoerea larria da eta horren guztiaren aurrean, batasuna behar da neurririk hartu ezean, oztopoak ugaritu egingo baitira euskeraz bizi nahi dogunontzat. Segurtasun juridikoa indartu behar dogu eta beharrezko lege-aldaketeagaz batera, euskal gizartearen jokaera proaktiboa sustatzea nahitaezkoa da, ahalik eta adostasun handiena eta zabalenagaz herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskerearen erabilerea normalizetako.

Euskerea behar dogu eta euskereak behar gaitu, euskerea baita gure hizkuntzea, euskaldun egiten gaituana. Horregaitik, euskalgintzeak eta udal ordezkariok bat eginik, euskerearen erabilereak jagokon lekua behar dauela berretsi, eta horretarako beharrezkoak diran neurriak sustatzeko konpromisoa hartzen dogu. Bada garaia harago joateko, hizkuntza politiketan salto bat emoteko, pizkunde barri baten aroari bide emoteko.

Hautetsi eta alkateen izenak hemen.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu