'Hegan eta jare' Angel Ugarteburuk idatzitako bigarren nobelea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2025-07-22 13:43   Kulturea

Autobiografia baino gehiago belaunaldi oso baten lekukotzea.

Andres Urruria, Angel Ugarteburu eta Igone Etxebarria. | Ikusi handiago | Argazki originala


Andres Urrutia eta Angel Ugarteburu.

Aurrekoaren moduan (Milloitik mundura), hau be autobiografikoa da. Mutikotan Berriatutik Derioko seminariora joan zanean hasi eta helduaroraino heltzen da; abadegai lagunak, abadetzarako pausoa emon edo ez, gero kulturan jardutea, politika giroa diktadurearen azken urteetan, ikasketak, lanbidea... Familia-giroa be sarritan jorratzen da, ospakizunak, bidaiak eta bestelakoak atxakitzat hartuz. Familia-giroa be sarritan jorratzen da, ospakizunak, bidaiak eta bestelakoak.

Hegan eta jare Angel Ugarteburuk idatzitako nobelea da eta daborduko liburu-dendetan erosi daiteke. Irakurgaia txatal laburretan eratuta dago, irakurteko erraza da baina, aldi berean, aberatsa. Momentu historiko garrantzitsuak, urte biziak, gazteen gurariak, kulturako arduradunen egarria...

Garai oso bizia da Angelen bizitearen bitartez zeharkatuko doguna, belaunaldi oso bati eragin eutsona. Abadetegian ikastea aukerea baino ez zan baina momentu batean seminarioak hutsitu egin ziran, abadegaiek gizarte arloko beste zeregin batzuetara bideratu nahi ebela erabagita.

Haren garaiko testuinguru politikoa, kulturala, ekonomikoa, soziala oso ondo adierazota dagoz liburuan. Tarteka, euskal kulturako izen ezagunak agertuko dira, ibilbide komun baten adierazgarri. Hori dana berbakera biziz kontauta dago, idazlearen kontalari senari esker: behin eta barriro adierazotako pasarteak idatzira ekartean, ahozko erregistroaren bizitasuna gorde dabe.

Lana Labayru Fundazinoaren Sutondoan moltsoa argitaratu da, erakundeak Euskaltzaindiagaz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan.

Aurkezpena Euskaltzaindiaren egoitzan egin da eta bertan izan dira Angel Ugarteburu egilea bera, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu