The Kings of Blues Bilbon izango da
2025-07-22 13:00 MusikeaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.

Garragarrilaren 24etik 27ra, Bilbao Blues Festivalen izango dira The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Terrance Simien & Zydeco Experience, Delanie Pickering, Vanessa Collier, Chicago Blues Summer Tour, Sweet Marta & The Blues Shakers, Al Dual, Martin Burguez & His Rhythm, Ray Collins’ Hot Club eta bertoko Mississippi Queen and The Wet Dogs.
Udalak bultzatuta eta Crazy Blues erakunde eragileak atonduta, artista handiak iragarri ditue, kontzertu esklusiboakaz eta helburua da Bilbo uria maila goreneko gune bihurtzea bluesaren munduan. Kontxi Claver Bilboko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo zinegotziak azaldu dauenez, udako eskaintza kulturala aberastea da asmoa, musikari entzutetsuak tareko dirala, bluesa elementu nagusitzat hartuta; laugarren edizino honetan, Bilbo estilo horren nazinoarteko uriburu izango da, europar zirkuituan bete-betean sartuz.
Familientzako ikuskizuna Gugenheim Museoan
Bariku goizean, 11:00etan, eszenatokia Guggenheim Bilbao Museora aldatuko da, familientzako ikuskizuna iragarri baitabe, Diablues ta Blezifer bikoteagaz -bere partaideak Mikel Etxeberria eta Asier Elorza dira; eurekaz batera, Oihan Vega aktore eta komunikatzailea eta Nagore Sanz kontrabajistea be ibiliko dira. Euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dan kontzertu hezigarri honek ordubeteko iraupena izango dau. Bilbao Blues Festivalen gainerako jarduerak bezela, doban, hain zuzen bea.
II. Volotea Blues Chalengeren finala
Garagarrilaren 24an, Volotea Blues Challengeren finala egingo da, Bilbok bigarren urtez jarraian hartuko baitau. Arratsaldeko 19:30etik aurrera, Arenaeko Kioskoak estauko oraingo panoramako lau talde onenen kontzertuak hartuko ditu:
BigBlack Rhino (Girona), Jonás Molina Band (Madril), Marí Carbonell Blues Mood (Valentzia) eta Sirjo Cocchi & Balta Bordoy – The Blues Way (Bartzelona) Bilboko publikoaren aurrean lehiatuko dira European Blues Challengerako plaza bat lortzeko.
Beste alde batetik, Bilbao Blues Festivalen azken eguneko goizean, Arenaleko Kioskoan herritarrek Boogie Woogie jantza-eskolak izango ditue: Portugaleteko Swing Dantza Eskolako Carlos Etxeberriaren eskutik, klaseak 11:30ean hasiko dira. Ordubete aurrerago, Delanie Pickeringen txandea izango da eta ondoren, 14:00etan, Martin Burguez & His Rhythm Combok joko dau, hau da, Uruguaiko seikoteak, ikuskizun bereziak eskaintzen dituana rhythm & bluesaren klasikoak bizibarrituz, abesti originalakaz buztartuta, 40ko eta 50eko hamarkadetako musikearen ondare erakargarri batez.
Azken buruan, Jaialdia atontzen dauen erakundeak, Crazy Bluesek, nazinoarteko sari handiak irabazi ditu genero musikal honen bultzadeari jagokonez: Eragile onenarentzako BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek 2019an Azore Ugarteetan emondakoa eta K.B.A. Saria (Keeping the Blues Alive), munduko autortza gorena, Blues Foundationek 2015ean Memphisen emondakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!