'Todo sale bien' ez da titulu hutsala, jarrera bat baino
2025-07-15 09:00 MusikeaEP berezi hau, horren bozgorailu onena.

Reggaetoia, elektrolatinoa, mamboa eta soinu urbanoak buztartzen dira lan barri honetan, energiak eta baikortasun mezuek dana beteten dabe.
Udea eszenatoki naturala izanik, Hazas artisteak Todo sale bien aurkeztu dau, erritmo jantzagarriak eta mezu zuzen eta bizizalea buztartzen dituan EP berezia: ez dau ardura gauzak zelan dagozan, beti dago nondik jo. Artisteak bere inguruagaz egunero errepetiduten dauen esaldia dago: EParen izenburua eta filosofia personal bihurtzeraino eboluzionau da: -Todo sale bien- esaten dodan bakotxean, egoerak, giroak txarto badatoz be, aldatz gorarik ez dagoala, azkenenan dana bere lekuan jarten dala, positibotasunez jarraitu behar dala aurrera. Nire lagunen artean filosofía eta jarrera bikaina: -Todo sale bien-.
Maila musikalean, reggaetoia, elektrolatinoa eta mamboaren artean dago proiektua, produkzino moderno eta moldakorragaz. Kantu bakotxak jantzan jarten gaitu, salto egin eta dana posible emoten dauen udako jarrera horregaz.
EPko bideoklipek kolore arrosagaz lotutako identidade bisual hori indartzen dabe: maitasuna eta positibotasuna transmitiduten dauen kolorea, udako giroak eta poza eta biziteko gogoa arnasten dauen narratibea.
Todo Sale Bien 5 abestiz osotutako EP bat da eta horreetatik 2 aurretik aurrerapen lez argitaratu dira: Y Si Provocas, Hazasen abesti ezagunenetako bat; eta Sola Solita, azken singlea, Tinez abeslariagaz eta Dgabanna produktoreagaz alkarlanean.
Hazas (Lasarte Oria 2003) egungo panorama urbanoan sortzen dagoan ahots nabarmenetako bat da. Bere proposamenak genero latinoak letra freskoakaz, erritmo eta energia biziagaz buztartzen ditu. Todo sale bien pausu sendoa da bere bide artistikoan, proiekzino lokala eta nazionala dauen estilo propioa sendotuz.
Artisteak 2024an eztanda egin eban, Zenbat Gau edo Y Si Provocas lako abestiek urte haretan Euskal Herrian gehien entzundako artistetako bat izan baitzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!