Lehengoz bajau da bisitarien batez besteko edadea

Bizkaie! 2025-07-14 08:48   Musikea

115.000 lagun hurreratu dira Kobetamendira.

Bilbao BBK Live jaialdiko atontzaileak gustiora dagoz eta aitatu datuez gan, milazak lagun horreen artean jente gaztea izan da nagusi eta horreetatik asko lehenengoz izan da Kobetamendin.

Musikearei hagokonez, Palestinari alkartasuna adierazoteko kontzertu sendoa eskaini dau Ipar Irlandako Kneecap hirukoteak.

Ekatxaren ondorioz, Bad Gyalen Kataluniako abeslaria 20 minutuko atzerapenagaz azaldu da oholtzan baina kontzerturik jentetsuenetako bat izan da eta reggaetoi doinuakaz sano disfrutau dabe ikus-entzuleek.

Jaialdiaren azken egunean, Kylie Minogue australiarra izan da oholtza gainean, baita Carolina Durante, Nathy Peluso eta Damiano David be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu