Usoa Ostolaza Mendiko liderra Italiako Giroan

Bizkaie! 2025-07-09 12:38   Kulturea

Hirugarren etapearen ostean.

Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi) da Mendiko sailkapeneko liderra Italiako Giroan, Vezza D ‘Oglio eta Trento arteko 122 kilometroko hirugarren etapearen ostean.

Orain 100 urte Alfonsina Stradak Italiako Giroa korridu eban lehen emakumea izan zan. Orain, Usoa Ostolazak Maglia Azzurra lortu dau Tonaleko tontor mitikoa igon eta gero. 

Usoa Ostolaza: egia esan, Giroa ez da nahi genduan bezela hasi. Lehen etapea erlojupekoa izan zan eta ez genduan egunik onena izan. Sekulako mailea dago, halanda ze, aurreko 20-25 txirrindulari horreek munduko onenetakoak dira. Orduan, helburua Mendiko maillota lortzea zan, Lehenengo Mailako mendatean. Helburua lortuta, oso pozik gagoz. Oso berezia da saria eta asko disfrutau dogu bai lasterketan zehar baita sari banaketan be. Orain ilusinoz beteta ekingo deutsegu hurrengo etapei.

Ostolazak maglia jantzi dau gaur, hilak 9, laugarren etapan, Castello Tesino - Pianezze, 142 kilometro (+2.700), lasterketan. Aurtongo Giroa azken hiru saioetan erabagiko da. Etapa nagusia zazpigarrena (+ 2.850 m) da.

Hurrengo etapak

  • Garagarrilak 9, eguaztena. 4. etapea: Castello Tesino - Pianezze, 142 km. Urteerea: 10:35 / Helmugea: 14:18-14:48.
  • Garagarrilak 10, eguena. 5. etapea: Mirano - Monselice, 120 km. Urteerea: 11:45 / Helmugea: 14:21-14:36.
  • Garagarrilak 11, barikua. 6. etapea: Bellaria Igea Marina - Terre Roveresche, 145 km. Urteerea: 10:35 / Helmugea: 14:18-14:45.
  • Garagarrilak 12, zapatua. 7. etapea: Terignano - Nerone mendia, 150 km. Urteerea: 9:55 / Helmugea: 14:10-14:48.
  • Garagarrilak 13, domeka. 8. etapea: Forli - Imola, 134 km. Urteerea: 10:50 / Helmugea: 14:16-14:42.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu