Bilbo, euskal kulturearen uriburu Aste Nagusian

Bizkaie! 2025-07-09 09:52   Kulturea

Ehun jarduera baino gehiago atondu ditue.

Euskal kulturearen eta herri kirolen uriburu bihurtuko da Bilbo, betiko lez, Aste Nagusiko 9 egunetan, eguneroko egitarauari esker.

Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak adierazo dauanez: ehun jarduera baino gehiago izango dira aurtongo programazinoan. Horregaz batera izan dira Catalina Melendez, Idoia Lekerikabeaskoa eta Jasone Akizu txistulariak, azken hori, 2024ko Bilboko inauterietako Zarambolas izan dana. Prentsaurrekoa Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategian izan da; berton, irailaren 14ra arte, hain zuzen be, Bilboko erraldoiak erakusketea egongo da edegita.

Urtasunek adierazo dauenez, Bilbon, euskal kulturea abestu, jantzan egin, entzun eta disfrutau egiten da. Agertoki eta formatu askotan egiten dogu. Hori erakutsi gura deutsegu Aste Nagusian bisitetan gaituen persona guztiei. Gainera, herritarrek euskal tradizinoaz eta nortasunaz disfrutetan jarraitu deien lagundu be gura dogu

Abuztuaren 16tik (zapatua) 24ra (domeka), Bilboko kaleetan, erakustaldiak, alardeak, kalejirak... egongo dira. Horreei esker, euskal tradizinoak, ohiturak eta kulturea, barriro be, protagonista izango dira Aste Nagusian.

Eguneko egitarauan jantzak, Herri Kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pelota izango dira, besteak beste.

Txistulariak eta gaitariak 

Zazpi Kaleak zeharkatuko dituen txistulari eta gaiteroskaz hasiko dira ekitaldiak goizero, 10:00etatik aurrera.

11:00etatik aurrera, Erraldoi eta Buruhandien kalejirak hartuko dau lekukoa; Pasino-irudien Museotik hasita, egunero ibilbidea egingo dabe. Ordu biko ibilbideak zuzenean jarraitu ahal izango dira Aste Nagusia 2025 aplikazino ofizialean.

Personaia horrek euren egun handia be izango dabe abuztuaren 24an, domekan, Euskadiko hainbat herritatik etorritako Erraldoien XXXIV. Bilkuran. Musikearen doinuan, Plaza Biribiletik ekingo deutse, 10:30ean eta 13:00ak aldera helduko dira Arenalera.

Bertsoak, Fanfarriak eta Bilbainadak

Eguerdian, Zazpikaleetako kaleak girotzen jarraituko dau musikeak, Bilbotarrek taldearen bilbainadei esker; jai giroa alaituko dabe tabernaz taberna, abesti herrikoi ezagunakaz.

Horrezaz gan, Santiago Plazan, lehen mailako bertsolariak batuko dira egunero, 13:00ean, abuztuaren 21ean (eguaztena) ezeze. Egun horretan, 14:00etan izango da, bertso-bazkaria dala-eta.

  • Domekan, abuztuaren 17an: Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes.
  • Astelehenean, abuztuaren 18an: Ez da kasualitatea. Oihana Bartra, Maider Arregi, Oihana Iguaran eta musikari bi.
  • Martitzenean, abuztuaren 19an: Miren Amuriza, Sustrai Colina, Alaia Martin, Xabat Galletebeitia.
  • Eguaztenean, abuztuaren 20an: Bertso bazkaria. Nerea Elustondo, Gorka Pagonabarraga.
  • Eguenean, abuztuaren 21ean: Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Julio Soto.
  • Barikuan, abuztuaren 22an: Librean. Maialen Lujanbio, Igor Elortza.
  • Zapatuan, abuztuaren 23an: Aitor Mendiluze, Miren Artetxe, Haira Aizpurua, Eneko Lazkoz.
  • Domekan, abuztuaren 24an: Beñat Gaztelumendi, Aner Peritz, Unai Iturriaga, Ane Labaka.

Fanfarreei jagokenez, beste erritmo bat jarriko dabe. Abuztuaren 16an (zapatua), Arenal inguruan ibiliko da Sama Siku, 18:00etatik 18:45era eta txupinaren ondoren, 19:15etik 21:15era, txosnei edegiera emonez. Abuztuaren 22an (barikua) eta 23an (zapatua), Ardoa Barrura eta Adiskideak taldeen txandea izango da, hurranez hurran, txanda bitan: 13:00etatik 14:30era, Ledesma eta Diputazino kaleetan, eta 19:30etik 21:00etara, Alde Zaharrean.

  • Zapatuan, abuztuaren 16an: Sama Siku.
  • Barikuan, abuztuaren 22an: Ardoa Barrura.
  • Zapatuan, abuztuaren 23an: Adiskideak.

Gainera, musika egunero egongo da presente Arenaleko Kioskoan, 12:00etatik aurrera, Udal Musika Bandeagaz; eta abuztuaren 17tik (domeka) 24ra (domeka) bitartean, 12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar parkeko Pergola agertokian, bilbainadak eta habanera doinuak izango dira protagonista, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazinoalidadetako folklorea eta euskal musikea.

  • Domekan, abuztuaren 17an: 5 Bilbainos.
  • Astelehenean, abuztuaren 18an: Bilbao Mapa Mundi.
  • Martitzenean, abuztuaren 19an: Gau Pasa.
  • Eguaztenean, abuztuaren 20an: Los Chimberos.
  • Eguenean, abuztuaren 21ean: 5 Bilbainos.
  • Barikuan, abuztuaren 22an: Gau Pasa.
  • Zapatuan, abuztuaren 23an: Los Chimberos.
  • Domekan, abuztuaren 24an: Bilbao Mapa Mundi.

Herri kirolak

Goizetan Herri Kirolen erakustaldiak be izango dira abuztuaren 21etik, eguena, 24ra, domekatan, 12:00etatik aurrera Arriaga Plazan. Gainera, emakumeak eta gazteak ikusarazoteko helburuagaz jarraituko da.

Holan, abuztuaren 21ean, eguenean, gazteak izango dira protagonista ondoko jarduera honeekaz: Pentatloi Lehiaketea (harrijasote, gizon probea, azkorea, txingak eta korrika) eta harrijasotzaileen eta aizkolarien probak.

Abuztuaren 22an, barikuan, aizkolari, harrijasote, lasto botate eta jasote eta txingaerutearen erakustaldiez disfrutau ahal izango da. Abuztuaren 23an, zapatua, barriz, programearen protagonistak izango dira Bizkaiko Harrizulatzaileen Liga eta aizkolarien erakustaldiak.

Herri kirolei amaierea emoteko, abuztuaren 24an, domekan, Emakumeen Eguna Herri Kiroletan egingo da, Eider Durana, Ainize Zumeta, Ane Atxutegi eta Estefania Etxebeste harrijasotzaileen, Nerea Sorondo eta Nerea Arruti aizkolarien, eta Garbiñe Lopez de Uralde eta Sara Asenjo kirolarien eskutik, azken horreek, lasto botate eta jasotearen erakustaldia egingo dabe.

Pelotea eta estropadak

Pelotearen agertoki nagusia Esperantza Pelotalekua izango da eta Aste Nagusia Torneoa hartuko dau, abuztuaren 16tik 23ra, hainbat modalidadetan: eskuz binakako pelota eta lau eta erdiko esku pelota (finalak hilaren 23an, zapatuan, izango dira) eta emakumezko gomazko paleta (finala hilaren 22an, barikuan, izango da).

Traineruei jagokonez, estropada bi egongo dira Bilboko Itsasadarrean, abuztuaren 23an (zapatua), Deustu Arraun Taldeagaz alkarlanean atonduta: 15:00etan, Emakumezkoen Traineru Ligako Emakumeen X. Ikurriña Estropadea egingo da, eta 15:45ean, XLVII. Estropada Bilbao Hiria. Biak hasiko dira IDOMetik (Deustu Arraun Taldea baino 100 metro lehenago) eta helmugea Bilboko Udalaren ondoan izango da; eta Bizkaitik, Gipuzkoatik, Kantabriatik eta Lapurditik etorritako klubek parte hartuko dabe.

Euskal Jantzak protagonista

Betiko lez, arratsaldeetan, 19:00retatik aurrera, Euskal Jantzak izango dira protagonista, Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik):

Abuztuaren 17tik abuztuaren 24ra, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango dira ikusgai, publikoaren gozamenerako.

  • Domekan, abuztuaren 17an: Zerutxu (Markina).
  • Astelehenean, abuztuaren 18an: Goialde (Erandio).
  • Martitzenean, abuztuaren 19an: Gaztedi (Santutxu).
  • Eguaztenean, abuztuaren 20an: Salbatzaile (Castaños).
  • Eguenean, abuztuaren 21ean: Alkartasuna (Bermeo).
  • Barikuan, abuztuaren 22an: Urdaibai-Irrintzi Alai (Forua-Busturia).
  • Zapatuan, abuztuaren 23an: Mikel Deuna (Iurreta).
  • Domekan, abuztuaren 24an: Beti Jai Alai (Basurto).

Tradizinoari eustsiz, abuztuaren 19an, martitzenean, 20:00etan, Aste Nagusiko egitarauaren zati horretan gehien espero dan momentuetako bat etorriko da, Larrain Jantza ospetsua, Zatoz zure jantziagaz! lelopean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu