Dana prest Bilbao BBK Live Jaialdirako

Bizkaie! 2025-07-08 12:55   Musikea

100 artista baino gehiago batuko dira Kobetamendin. 

Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 10ean, 11n eta 12an izango da Kobetamendin. 100 artista baino gehiago batu dira kartelera: izen handiko musikariak, ahots eta soinu barriak. Sormen-askatasuna izango da jaialdiaren ardatza, izan be, barikuan emakumeak izango dira protagonista. Beraz, generoz eta etiketaz gaindiko egitaraua osotu dabe. Kobetamendira gerturatzen dan bakotxak haren erritmoa topauko dau, uriagaz eta musikeagaz bat eginez.

Besteak beste, ondo artista honeek ikusteko aukerea izango dogu: Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Ca7riel y Paco Amoroso.

Jaialdiak aberastasun handia eskaintzen dau biodibersidadeari jagokonez eta, musika garaikideko erreferenteez gan, belaunaldiarteko artistak, ahots hasibarriak, proiektu esperimentalak eta jente askok gogotsu espero dituan intimidadea eta kolektibotasuna be topau ahal izango dira. 

Kylie Minogue da kartelburu nagusi; pop estiloan izar ukatuezinak Tension II albumeko abestiez gan, Padam Padam ezaguna eta bere hiru hamarkadako ibilbidean ondutako klasikoak be eskainiko ditu ikuskizunean. Australiar ikonoagaz batera, 90eko hamarkadako soinua definidu eban Pulp britpop taldea, Jarvis Cocker karismatikoa buru, belaunaldi oso baten sinbolo. Horreezaz gan, Erresuma Batutik musika garaikidearen ahots hunkigarrienetako bat, Michael Kiwanuka, haren soul eta folk estiloekaz dator. Musika urbanoaren erregina, Bad Gyal be kartelburuetako bat izango da, hiru Latin Grammy irabazi barri dituan Nathy Peluso handiagaz batera. Ganera, azken aldiko ezusteko garrantzitsuenetako bat be etorriko da, Raye britainiarra, My 21st Century Blues albumeko R & B, soul eta dance fusinoagaz.

Basoa 

Kobetamendiren bihotzean, Basoak hasieran eban zirkular ikonikoa berreskuratu dau, beti izan dana barriro izateko. Halanda ze, joan zan urteko eszenatokia kendu dabe. Ondoko artista honeek izango dira zuzenean: Carista, CC:DISCO!, Fafi Abdel Nour, Pépe, Tiga, Cora Novoa, Octo Octa, S-Candalo, Verraco, Xamana Jones, Avalon Emerson, Roman Flügel, eta Pearson Sound, Jennifer Loveless eta Oma Totem.

Lasai 

Ondoko artista honeek izango dira Lasai gunean: Ángel Molina, Chica Acosta, Lamia Mari, Verushk, Populous, Mattias El Mansouri, Moopie, Toni Bass, Daniel Kelsan, Vladimir Ivkovic, Hugo Sánchez, Melina Serser, Promising/Youngster eta Azu Tiwaline.

Programazinoa egunez egun

- Eguena 11:

  • Pulp, Kaytranada, Michael Kiwanuka, Bicep, Ga7riel y Paco Amoroso, Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, Eider, English Teacher, Wunderhouse, Cala Vento, Pablopablo, Hofe, Mirua eta Tatta & Denso.
  • Basoa: Carista, CC: Disco!, Fafi Abdel Nour, Pépe eta Tiga B2B Cora Novoa.
  • Lasai: Olivia musikariak textape aurkeztuko dau.
  • Gorria: Nitido: Manuka Honey + Merca Bae.

- Barikua 12:

  • Raye, Bad Gyal, Amaia, Amyl & The Sniffers, Polo & Pan, Orbital, Jessica Pratt, Baiuca, Jalen Ngonda, Obongjayar, Rusowsky, Abhir, Carlos Ares, Julieta, Sofie Royer, Sal del Coche eta Xsakara.
  • Basoa: Octa Octa, S-Candalo, Verraco, Xamana Jones & Special Secret Guest.
  • Lasai: Daniel Kelsan, Mattias El Mansouri, Moopie, Populous eta Toni Bass.
  • Gorria: Jugo3000: Durmmie + Kinara + Nusar3000.

- Zapatua 13:

  • Kylie Minogue, Damiano David, Nathy Peluso, Carolina Durante, The Blessed Madonna, L’Imperatrice, Sidonie, Sparks, Alice Phoebe Lou, Fat Dog, Heartworms, Hidrogenese, Makaya McCraven , Viva Belgrado, Amateur, Janus Lester eta Malko.
  • Basoa: Avalon Emerson, Jennifer Loveless, Pearson Sound, Oma Totem eta Roman Flügel.
  • Lasai: Vladimir Ivkovic.
  • Gorria: En1gma: Fucknormal + Mina Galan + Olvido.

Bereziak  

Bereziak ekimenari esker Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua uriaren bihotzera zabaltzen da. Kreatibo Industriak Fundazinoak eta Bilbao BBK Live jaialdiak atontzen dabe. Helburua, esperientzia parebakoa sortzea da, aldaketa sozialak eta mugak gaindituz.

Ondokoa da programazinoa: 

  • Garagarrilak 10: Raya Diplomática.
  • Garagarrilak 11: Puño Dragón, Sr. Chinarro, Grande Amore, Azuleja eta Dano.
  • Garagarrilak, 12: Sanguijuelas del Guadiana, Ultraligera, La Prohibida, Putochinomaricón, Girl Urtra eta Lua de Santana. 

Kobetamendiko natura-ingurunean, Bilboko ikuspegiak ikusten eta uritik 10 minutu eskasera, Bilbao BBK Live jaialdi bat baino askoz gehiago da: musikatik harago doan esperientzia.

Ordutegiak, garraioa eta eskumuterroak 

Badakigu, daborduko, artisten ordutegiak zeintzuk izango diran eta agertokietan zelan banatuko diran; jaialdiaren webgunean konsultau daiteke informazino guztia. San Mamesen eta BEC!en, ordutegia ondokoa izango da: eguaztena, garagarrilaren 9tik eta garagarrilaren 12ra bitarte, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara. Jaialdiaren eremuan ezin izango da sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu eta jaialdiko autobusetan ezin izango da sartu eskumuturreko barik.

Jentea sasoiz igoteko eta garaiz planifikau ahal izateko, autobus-zerbitzua egongo da aurton be, aurrez erreserbea eginez. Zerbitzu horrek abiapuntu bi izango ditu: Felipe Serrate kaletik (San Mames ondoan) eta baita BEC!etik be, jaialdiko egun bakotxean, 16:00etatik 22:00etara, 10 minuturo. Bidaiaren prezioa 3,5 € izango da.

Gainera, autobusen etenik bako zerbitzua be izango da, doban, esparrura joan eta handik bueltetako. Betiko lez, joanekoan busak BEC!etik abiatuko dira, Barakaldon, Ansioko metro-geltokiaren ondoan, baita San Mames ingurutik be, Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, Bami eraikinaren (Ogasuna-ETB) atzeko aldean. Autobusak eten barik ibiliko dira garagarrilaren 9ko (eguaztena) 12:00etatik garagarrilaren 13ko (domeka) 15:00ak arte.

Era berean, programautako kontzertuak amaitutakoan etenik bako zerbitzuko autobusak hartu ahal izango dira bueltarako. 

Jaialdi seguru eta parekidea

2017tik Bilbao BBK Live jaialdiko atontzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dabe eraso sexisten kontrako burrukan, eta prebentzino eta sentsibilizazinoko kanpainak egiten ditue. Aurtongo mezua No es no... Ez beti da ez da.

Bilboko Udalak gogorarazo gura dau eraso sexista bat jasanez gero salaketa jarri leitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazinoa eskatzen deutse, emakumeen eta gizonen arteko hartu-emonak bardintasunezkoak eta indarkeriarik bakoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari eusteko.

Abonuak, salgai

Bilbao BBK Live 2025erako bonuak salgai dagoz:

  • Promozino bonoa: 175€ + gastuak.
  • Bonoa + kanpina: 200€ + gastuak.
  • Eguneko sarrerak: 75€ + gastuak.
  • 11 urtetik beherakoak doban sartuko dira (aurrez inprimakia beteta).

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu