'Izaro' abestiaren bersino sinfonikoa kaleratu dau Iñaki Palaciosek
2025-07-08 08:49 MusikeaOrfeoi Donostiarra eta Et Incarnatus taldeekaz batera.

Iñaki Palaciosek Izaro abestiaren bersino sinfonikoa argitaratu dau. Halanda ze, Orfei Donostiarra eta Et Incarnatus taldeak izan ditu bidelagun. Emoitzea, sekulakoa izan da: pieza sinfoniko, koral eta emozinoz betea.
Abestiaren estreinaldia zuzenean egin eben garagarrilaren 6an, domekan, Donostiako Kursaalean, artista guztiak oholtza gainean zirala.
Jatorriz Iñaki Palaciosek sortua eta Alejandro Saulek produzidua, bersino sinfoniko horrek Izaroren unibersioa edegiten dau, haren edertasuna eta indar kolektiboa sustatuz.
Abestiaren portadea be artearen adierazopen bezela aurkezten da: Nestor Basterretxea eskultorearen eskuz egindako marrazkia da, oharrak barruan dituala, sormen-prozesuaren indarra azpimarratuz.
Entzun hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!