Euskal Herriko Gazte Orkestrak bost kontzertu eskainiko ditu 2025eko udako biran

Bizkaie! 2025-07-08 08:12   Musikea

Diego Martin-Etxebarria izango da zuzendari konbidadua.

Lehen aldiz EGO orkestrea zuzentzen ibilko da Diego Martin-Etxebarria eta Coplanden obra esanguratsuenetakoa dan Gizon arrunt batentzako fantarria obreagaz hasiko da da kontzertua. 1942. urtean sortua, obra hau herriaren nazino-espiritua biztutea helburu eben fanfarreen parte izan zan. Coplandek gizon arruntari eskaini eutson, herritarren burruka eta sakrifizioa omentzeko asmoz.

Aurrerago, Jon Esnaola konpositore gaztearen LUUR obrearen erabateko estreinaldia interpretauko dau EGOk, Nestor Basterretxearen omenez idatzia, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 irabazitakoa. Ondoko berbakaz deskribiduten dau Esnaolak haren obrea: lurraren inguruko erritual bat dala esan geinke. Halan da be, ez dabil planetaz, zapaltzen, jantzan egiten, lantzen eta deuseztatzen dogun lurrari buruz baino. Hori dala eta, sonoridadea iluna, goibela eta ezkorra da.

Azkenik, Schuberten Sinfonia amaibakoa interpretauko dabe, errepertorio sinfonikoko obra hunkigarrienetako eta misteriotsuenetako bat da. Mobimentu bi izanik, malenkolia eta lirismo sakona adierazoten ditu. Halan da be, amaibakoa izan arren, amaitua dirudi intensidate emozionalari jagokonez.

Kontzertuak

  • Garagarrilak 11: Gasteizen, Jesus Guridi Musika Konserbatorioan, arratsaldeko 19:30ean. 
  • Garagarrilak 12: Azkoitian, Baztartxo Udal Antzokian, arratsaldeko 18:00etan. 
  • Garagarrilak 13: Hondarribian, Itsas Etxea Auditoriumean, arratsaldeko 19:00retan. 
  • Uztailak 14: Bilbon, Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 19:30ean. 
  • Uztailak 15: Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 19:30ean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu