Arkeologia Museoak 'Martiodaren erlikiak. Zaharberritutako altxorra' erakusketea aurkeztu dau
2025-07-07 09:40 MusikeaAbenduaren 31ra arte bisitau daiteke.

Arkeologia Museoak Martiodaren erlikiak. Zaharberritutako altxorra erakusketea aurkeztu dau. Gonbidatutako Pieza programearen barruan dagoan erakusketa horrek Martiodaren erlikia-ontziko piezen aukeraketea aurkeztu dau, gaur egun Arabako Arte Ederren Museoan dagoana. 2025eko abenduaren 31ra arte bisitau daiteke Arkeologia Museoan.
Erakusketearen aurkezpenean Etor Telleria Arkeologia Museoko zuzendariak, Cristina Aransay Arabako Foru Aldundiko Zaharbarritze Zerbitzuko buruak eta Sara González de Aspuru Arabako Arte Ederren Museoko teknikari arduradunak hartu dabe parte.
Erakusketea
Ikusgai dagozan erlikiak Martiodako (Araba) San Juan Ebanjelariaren eleizako sakristiako ehun aberatsez, brodatuez eta parpailez apaindutako santu eta santuen hazurrak dira. Pieza horreei esker, Aro Modernoko espiritualtasunaren, boterearen eta prestigio sozialaren arteko hartu-emon konplexuetara hurreratuko dira bisitariak.
Testuinguru historikoa
Erlikia-ontziak XVII. mendearen lehen erdiko artista kualifikatuek egin zituen Flandrian, Antonia Hurtado de Mendoza eta Juan de Necolalde senar-emazteek ekarriz. Hasiera batean, pieza horreek nobleziaren oratorio pribatuetan egon arren, ondoren Martiodako eleizara lekualdatu ziran, leinuaren ondorengoek heredatu zituelarik. Garai haretan, benetako erlikiak izateak legitimidadearen eta gizarte-bereizketearen baieztapena suponiduten eban, debozinoaren eremutik harago.
Pieza nabarmenak
Arkeologia Museoaren erakusketeak Martiodaren erlikia-ontzi ikusgarria osotzen daben pieza bilduma txikia hartzen dau, gaur egun Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dagoana. Martirizko kranio-erlikia batez osotutako moltsoa da, ehun brodatuz eta lore-motiboz apaindua, ehun aberatsez eta metalezko brodatuez apaindutako hazur luzeakaz batera. Bere atxikipen kronologikoa XVII. mendekoa da, paradisuaren irudia bisualki gogorarazoten dauen benetako artelan sakratua da.
Esanahia eta sinbolismoa
Erlikiek jainkozkoagazko lotura fisikoa irudikatzen eben. Martidoakoak martiriakaz lotuta dagoz, esaterako Tebana Legioko soldaduak eta Santa Ursularen lagun birjinak, III. eta V. mendeetako martiriak eta Erdi Aroko Europan oso gurtuak dagozan figurak. Lotura nabaria irudikatzen eben euren artean eta dekorazino landuak zeruko argia islatzea eta santutasuna fededunen begien aurrean adierazotea topetan eban.
Zaharbarritzea eta konserbazinoa
Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuak piezen azterketea, konserbazino eta zaharbarritze prozesu zorrotza egin dau. Diziplinarteko lan horri esker, gitxi aztertutako ondare horren ezagutzan sakondu ahal izan da, haren konserbazino-egoera aparta eta inportantzia tipologikoa nabarmenduz, eta obra historiko horreen barrinterpretazino garaikidea erraztuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!