'Fiesta y Rebeldía' liburuaren arrakastea autortzeko kontzertu bi atondu ditue
2025-07-04 12:51 MusikeaUrriaren 24an eta 25ean, Iruñean eta Bilbon.

Urriaren 24an eta 25ean, kontzertu parebako bi atondu ditue Iruñean (Zentral) eta Bilbon (Urban Hall Euskalduna); izan be, egungo euskal musikearen eszenan zeresan handiko ahotsak batuko dira Euskal Rock Erradikalari belaunaldiarteko anti-autortzea egiteko: Fiesta y Rebeldía Gaua. Sarrerak garagarrilaren 7an, astelehenean, jarriko dira salgai, 10:00etan, hemen. Ekimenaren sustatzaile dira Last Tour eta Liburuak Argitaletxea. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzea ezeze, Laboral Kutxaren babesa be badau.
Euskal Rock Erradikala musika-mobimendu bat baino gehiago izan zan. Jarrerea, konfrontazinoa, underground kulturea, jaia eta errebeldia izan zan, gauzak adierazoteko preminea egoan Euskadi postfrankistan. Hori da, hain zuzen be, Jerry Corralen Fiesta y Rebeldía liburuak jasoten duena: Euskal Herrian laurogeiko hamarkadako kultura-mobimendu ikonikoenetako bateko protagonista zuzenei egindako 70 elkarrizketa baino gehiago.
Ondoko artista honeek hartuko dabe parte kontzertu bietan: Anari, Belako, Gailu, Joseba Irazoki eta lagunak, Kiliki, Silita eta La Txama.
Fiesta y Rebeldia
Jerry Corralen Fiesta y Rebeldia liburua baino zeozer gehiago da: esperientzia kultural osoa, historia eta zuzeneko musikea, zer pasau zan jakin nahi dauen belaunaldi barri batentzat, baita aurreko belaunaldientzat be, Anoetan ikurriñea atarata The Clash gogoan dauen, kaleak fanzinez beteten ziranean eta Las Vulpes taldea TVEn ¡Me gusta ser una zorra! abesten akorduan dauen belaunaldiarentzat, hain zuzen be.
Kontzertuak
- Urriak 24, barikua: Zentral, Iruñea.
- Urriak 25, zapatua: Urban Hall Euskalduna, Bilbo.
Sarrerak garagarrilaren 7an, astelehenean, jarriko dira salgai, 10:00etan, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!