Canfranc: Las Negraseko ur-saltoa eta Iserias

Amaia Larruzea 2025-07-04 08:55   Ibilian-ibilian

Pirinioetara bueltau gara, aspaldiko partez.

Quebrantahuesos txirrindularitza lasterketa ikustera joan, eta, behin han egonda, Somport portuan animoak emon eta Canfranc Estazinora bajau gara, asko gustetan jatan ibilbidea eginez. Horretarako, Canfranc Estazinoaren kanpoaldean, spa-hotelaren ondoan dagoan aparkaleku handian kotxea itxi, herrian ur hotza erosi, hidratau eta hortxe ekingo deutsagu Coll de Ladronesera bideari. Donejakue bidea ohikoena dan arren, hainbat bide dagoz bertara joateko.

Jatorri glaziarreko haran horrek gordeleku asko ditu. Aurton, Canfrancen izango da Mendi Lasterketen Munduko Txapelketea, izan be, edozein ibilbide egiteko desnibela sekulakoa da. Halanda be, asko disfrutauko dogu ibilbideaz eta nahi beste gorabehera egin geinkez.

Las Negraseko ur-salto ederrera gerturatuko gara, sekulakoa da. Aurrekoetan jente gitxiago egoan, halanda be, ez dago masifikazinorik. Danontzat dago lekua.

Izasko Harana parebakoa da, lorez eta landarez betetako zelaiak. Ibilbideek, Aizkorriko Trail Eztazinoaren antzeko seinalizazinoak ditue, hori bai, personen eta animalien bideak be buztartu egiten dira. Beraz, zuhur ibili eta adi egon.

Ibilbidean aurrera egin ahala, bide bi topauko ditugu: batetik, aurrera doana (guk hartuko doguna); eta, bestetik, Iserias Lakura eroaten deuskuna (eskumatik). Denporearen eta gogoaren arabera, aukera bikaina da bigarren ibilbide hori (ordu bi gitxi gorabehera). 

Kontuak kontu, Las Negras ur-salto goaz: natureak dauen magiari erreparau eta Izasko Haranaren nortasun bereziari men-men egin. Bertotik, Iserias aterpera joango gara. Lehen aitatu dodan lez, kontuz ibili piztien biderik ez hartzeko!

Beraz, gogoaren arabera nahi beste luzatu zeinkie ibilbidea. Izas bailaran zehar asko disfrutauko dozue, aukera parebakoa da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu