Belek 'Basamortuan' abestia kaleratu dau
2025-07-03 08:31 MusikeaEntzun hemen.

2025ean zehar Bele taldeko Lide Hernando Fermin Muguruzaren birean izan da gistarrista lanetan. Horrek ez dau esan nahi haren proiektua geldi egon danik. Halanda ze, urte amaieran kaleratuko dau disko barria.
Kontuak kontu, oraintsu, diskoaren aurrerapen abesti bategaz dator: Basamortua izenekoa. Egarriaz, muturrekoez eta fruturik bako ereiteez dakiten guztiei eskainitako abestia da, beti dagoala zerbait bizitzan aurrera egitera eroaten deuskuna gogorarazoz.
Aurrerapen abestiaren portadea Unai Albak eta Iratxe Etxeandiak egin dabe.
Argazkian: Xabi Solano, Lide Hernando eta Fermin Muguruza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!