Fane, La Txama eta Tattak 'Bihotzian' kantua kaleratu dabe

Bizkaie! 2025-07-02 09:14   Musikea

Euskadiko musikearen panoramako artistarik nabarmenetakoak dira.

Euskal Herriaren bihotzetik ezusteko fusinoa jaio da: Mexiko iparraldeko indarrak euskal arimeagaz bat egin dau. Grupo Fronteraren eta Fuerza Regidaren soinuek inspirauta, iparraldeko cumbia berrasmau dabe ikutu euskaldunari eutsiz.

Tatta eta Fane bikoteak Sin Preocupame abestiagaz izandako upealako erantzunaren ondoren, La Txama taldeagaz bat egin dabe, horreek be euskal-mexikar fusinoaren alde eginez, korrido mexikarari euskal esentzia erantsiz.

Chick Juárez eta Denso dira abesti honetan produktore eta ikuspegi freskoa jarri deutse mexikar musika erregionalari. Bihotzian izenburuak ondoko fusinoak dakarz Iparraldeko akordeoiak eta gitarrak Euskal Herrian bizileku barria topetan daben lekuagaz; soinu euskaldunaren energia eta mexikar arimeaha nahasten da, benetakoa eta bihotzez betea dan zeozer sortzeko.

Bihotzian kantua plataforma guztietan entzun daiteke garagarrilaren 2tik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu