SendoSound, Denso produktorearen estudio barria
2025-07-01 12:32 MusikeaEstudio bat baino gehiago da (Denso).

Denso, Euskal Herriko musika panoramako produktore indartsuenetako bat (Tatta, Etxepe, Vazkez, Mutikoa, Anixe...). Chick Juarez, Txuso eta Javi Calahorraren kolaborazinoakaz lanean dabil haren estudio barrian.
Espazioa daborduko martxan dago, halanda ze, hainbat artistek euren abestiak grabetan dabiz, esaterako: Tatta (Una Rumba) eta Fane (Pa la Habana).
Espazioaren sorrereari esker, Denso eta haren taldea erreferente izan gura dabe. Shot grabaciones bezela ezagutzen zan espazioa erreformau da, Carlos Aguado injineruari esker.
Densok ondokoa aitatu dau: denpora asko daroat estudioa muntetan eta garaia da esateko: amaitu dot! Halanda be, egia da estudio bat ez dala inoiz amaitzen... baina, estudioa proiektuak jasoteko prest dago. Atetik sartzen nazen bakotxean, nondik hasi zan dana gogorarazoten dot... eta oraindino be, etortzeko dagoana. Estudio bat baino gehiago da, hasierea baino bestetik ez...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!