Hazasek 'Todo sale bien' kaleratu dau
2025-07-01 10:41 MusikeaUdan zehar asko entzungo dan EPa.

Reggaetoia, elektrolatinoa, mamboa eta soinu urbanoak buztartzen dira Hazaren lanean. Artisteak Todo sale bien aurkeztu dau, genero jantzagarriak eta mezu zuzen eta bizizalea buztartzen dituan EPa: ez dau inporta gauzak zelan dagozen, beti dago urteera bat. Dana ondo urtetzen da beti.
Artisteak haren inguruagaz egunero errepiketan dauen esaldi batetik sortu da EParen izenburua eta filosofia personal bihurtzeraino eboluzionau dau: gauzak gaizki dagozenean Todo sale bien esaten dot, bizitza aldapan gora jartzen danean hain zuzen be. Amaieran dana haren lekuan jartzen dala gogorarazoteko nire modua da, halanda ze, positibotasunez jarraitu behar dala aurrera. Nire lagunen artean, hori da filosofia, Todo sale bien.
Abesti bakotxak jantzatzera konbidetan deusku, dana posible emoten dauen udako mood horregaz konektetera.
Todo Sale Bien 5 abestiz osotutako EPa da. Horreetatik bi aurrerapen bezela argitaratu ziran: Y Si Provocas, Hazasen abesti ezagunenetako bat; eta Sola Solita, Tinez abeslariagaz eta Dgabanna produktoreagaz alkarlanean.
Daborduko plataforma guztietan dago entzungai Todo Sale Bien, baita bideoklipak be (hemen).
Hazas
Hazas (Lasarte-Oria 2003) egungo ahots nabarmenetakoa da. Haren proposamenak energia, freskotasuna eta energia transmitiduten ditu. Todo sale bien urrats handia da haren bide artistikoan, proiekzino lokala eta nazinonala dauen estilo propioa sendotuz.
Artisteak 2024an oihartzun handia izan eban, Zenbat Gau edo Y Si Provocas lako abestiekaz.
Orain, Hazasek haren estiloan eboluzionetan jarraitu nahi dau, hurrengo hilabeteetan danok jantzan jarriko deuskun lanagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!