'Between Goodbyes' dokumentalak irabazi dau Zinegoak 2025 Sari Nagusia
2025-07-01 08:40 ZinemeaLesbianismo eta Genero saila eta DOK kategoria be irabazi ditu.

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinemea eta arte eszenikoen jaialdiak 2025eko edizinoaren palmaresa jakinarazo dau. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira jaialdiko sari nagusiak. Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko sariaz, Jota Munen Between Goodbyes dokumentalak irabazi dau. Epaimahaiak ondokoa nabarmendu nahi izan dau, persona adoptau baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarria kontetako erabilten dan trebetasun eta edertasuna. Esperientzia intimo eta personal batetik abiatuta, adopzino transnazionalek zehartutako kolektibo oso baten historia kontetan dau. Dokumentalak Maike izeneko queer persona baten historia da, Koreakoa eta Herbeheretako familia batean adoptatua izan dana.
Film luze horrek Lesbianismo eta Genero saria be irabazi dau, 1500 euro, Bilboko Udaleko Bardintasun Arloak babestua. Epaimahaiak baloratu dauenez, erromantizismoa eta nazinoarteko adopzinoaren idealizazinoa desmuntateagaitik eta protagonistek aurrean dituen ondorio emozinonalak erakusteagaitik.
Horreezaz gan, Between Goodbyes be izan da DOK kategoriako zinta irabazlea, baina epaimahaiak aitamen berezia egin deutso Mónica Taboada Tapiaren Alma del desierto lanari be: trans emakume baten burrukearen erretratu eder eta hunkigarria egiteagaitik, baita nazino indigenek eta hizkuntza-komunidade minorizatuek pairatzen dituen hainbat bazterketa-modu azaleratzeagaitik. Film horrek Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria be irabazi dau (3000 euro), Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzako eta Aniztasuneko Zuzendaritza Nagusiak babestuta. Euren aitamen berezia Solo Kim film laburrarentzat izan da, Javier Prieto de Paula eta Diego Herrero zuzendariena.
FIK kategoriari jagokonez, film irabazlea Rohan Parashuram Kanawaderen Sabar Bonda izan da, Indiako landa eremu ez exotikoan maitasun atsegina, idilikoa eta erlaxatua irudikatzeagaitik. Bernardo Florim eta Maju de Paivaren Avenida Beira-Mar filmeari be aitamen berezia emon deutse.
Narratiba barriekaz lotutako KRAK sailean, Santiago Posadak zuzendutako Brigitte, Planeta B lana gailendu da, queer ekologiaren erreferente handia dan Brigitte Baptiste zientzialari kolonbiar, ingurumen-lider eta trans ikonoaren profil konpleju eta intimoa eraikitzeagaitik. Aitamen berezia Maja Classen zuzendariaren Truth or Dare izan da.
Publikoaren saria, 1000 eurotan balorauta, Angel Morales Ballestaren Arrecife film laburrarentzat izan da, trans gazte batek haren amamagaz dauen hartu-emonak kontetan dauena.
Epaimahai gaztearen saria Amélie Hardyren Hello Stranger filmarentzat izan da, trans bizipenak lehenengo planoan jartzen ditualako eta azpimarratzen dauelako garrantzitsuena dala bakotxak haren burua onartzea, kontuan hartu barik presino zisheteropatriarkala.
Epaimahai seniorrak, bestalde, Nuria Vil eta Alba Dominguezen Delincuente film laburra saritu dau, bat egiten dauelako aurtongo Zinegoakeko gaiagaz. Aitamen berezia Brian den Hartog zuzendariaren Data Van Troost obreantzat izan da.
Euskal Aktoreen Batasuneko epaimahaiak, bestalde, Sandbag Damen Lav Novosel filmeari emon deutso Fikzinoko Film Luzeen Interpretazino Protagonista Onenaren saria, haren berezkotasunagaitik, freskotasunagaitik, sentikortasunagaitik eta bizitzea transmitiduteko moduagaitik.
Antzezpen Sekundariorik onena Avenida Beira-Mar filmeko Isabel Teixeira aktorearentzat izan da, haren aldakortasunagaitik, zailtasun emozionalagaitik eta personaiaren bidez egia erakusteko dauen moduagaitik.
ZG PRO Laborategia saria Daniel Grandesen Last Night I Heard my Laptop Breathing Through my Headphones proiektuarentzat izan da. Music Library ZG PRO saria Laura Gabayren Correspondencias para habitar el mundo lanarentzat izan da. SSIFF ZG PRO saria, barriz, Natalia Granderen Amame tus ojos. ZiNaizen saria, 1000 eurokoa eta EITBk babestua, Markel Zoraquiainentzat izan da, Merezco que me quieran lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!