Kepa Arrizabalagaren aldeko hileta elizkizuna gaur, bagilak 30, izango da Gatikan
2025-06-30 10:48 MusikeaPanderojolea, Tomás ‘Sitze’ handiaren semea hil da, 81 urtegaz.

1944an Plentzian jaioa, baina Gatikan bizitakoa, Bizkaiko trikitiaren ikur nagusietako bat izan da Arrizabalaga eta makinatxu bat plaza egindakoa Roberto Etxebarriagaz. Arrizabalaga, aitari esker sartu zan musikearen munduan eta Rufino Arrola eta Roberto Etxebarria trikitilariakaz ibili da urte luzez plazaz plaza.
Prudentzio Azpiazu, Xabier Errasti Epelarre, Ramon Zubizarreta Ladakanda, Eusebio Rueda Eusebito eta Maurizia Aldeiturriagagaz be ibilitakoa eta txapelketa eta jaialdietan be ibili izan da, AEBetan, Nevadan eta Idahon eta oso maitatua izan da.
Aitaren omenez diskoa be grabau eban eta kantu bi eskaini eutsozan.
Bizkaitarra munduan zehar ibili da euskal musikea zabaltzen eta datu lez baino ez bada be 1992ko Sevilla Expoko Erakusketa Unibersalera eta AEBetara be heldu ziran bizkaitarraren pandero hotsak.
Kontuak kontu, Kepa Arrizabalagaren aldeko hileta elizkizuna gaur, bagilak 30, izango da Gatikako Santa Maria eleizan, arratsaldeko 19:00retan. Goian bego.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!