Lumi taldea, Iparhots egonaldi artistikoaren irabazle

Bizkaie! 2025-06-30 09:41   Musikea

Ekhi Lambert eta RTZ kolektiboa izan ziran azken edizinoetako saridunak.

Donibane Lohizuneko taldeak, 2023an Ekhi Lambertek eta 2024an RTZ Kolektiboak egin zituen egonaldien proiektuari jarraipena emoten deutso.

Egonaldi artistikoen inguruko alkarlan horren helburua musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektuak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntzea eskaintzea da.

Egonaldiak ondoko lan saioak izango ditu:

  • Urrian (datak baieztatzeko): Dinamoa sormen gunean (Azpeitia).
  • Zemendiaren 24 eta 25ean: Atabalen (Biarritz).
  • Horrezaz gan, 2026ko lehengo sei hilekoan Lumi bikoteak kontzertua eskainiko dau Bartzelonako Euskal Etxean.

Nahia Zubeldiak (ahotsea, makinak) eta Manu Matthysek (makinak) osotzen dabe Donibane Lohizuneko Lumi elektro-pop esperimental bikotea, 2014tik. Lumik mundu bi buztartzen ditu: Nahiarena, euskal kantuen eta folk melodien ingurukoa eta Matthysena, elektronikoa. Urtez urte, soinua gero eta gehiago landu eta, era berean, organikotasunera bideratu dabe. Lehen EPa 2014an plazaratu eben eta Itzal zikinak izeneko lehen LPa 2019an, Moï Moï diskoetxeagaz.

Bezperen Dirdira da taldearen azken lana (Usopop Diskak, 2022).

Bikoteak hainbat kontzertu emon ditu Euskal Herrian, Parisen (Trois Baudets areto famatuan) eta baita nazinoartean be: 2018an Japonian izan ziran 8 kontzertuko birea emoten eta Bogotako Teatro Mayor prestigio handiko aretoan euskal musikea ordezkatzen, 2022an.

2025ean, Lumik diskoa eta jagokon zuzenekoa prestauko ditu, batez be, Iparhots egonaldiei esker. 

Ondoko honeek atontzen dabe egitasmoa: Euskal Kultur Erankundea, Atabal Aretoa, Kulturaz Kultur Kooperatibea, Musika Bulegoa eta Bartzelonako Euskal Etxea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu