Urrezko Triangelua: Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta SuminTrans kolektiboa
2025-06-27 13:22 Pil-pileanLGTBIAQ+ kolektibo transfeminista eta arrazisten erantzun sendo eta ausarta txalotzen dogu.

EHGAMek (Euskal Herriko Sexu Askapen Mobimentua), aurten be, Urrezko Triangelua eta Trapuzko Espartina sariak banatzen ditu orain hamarkada batzuetatik hona sexu-askapenean laguntzen dabenei eta bide horretan oztopo diranei. 2025ean, Urrezko Triangelua Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta SuminTrans kolektiboei emoten deutsegu, Osakidetzaren menpeko Gurutzetako Ospitaleko Genero Identidadearen Unidadeak (GIU) transen gainean egiten dituan indarkeria instituzionalak salatzeko egiten daben ezinbesteko lanagaitik. Trans errealidadeakazko errespetua, duintasuna eta despatologizazinoa bermatzeko erakunde horreek daben adorea, argitasuna eta konpromiso politikoa autortzen dogu.
Kezka handiz aitatzen ditugu honako praktika honeek:
• Legez kanpokoak izan arren, ebaluazino psikiatrikoak egiteko betebeharra.
• Persona lodiei arrazoi estetikoakaitik kirurgiak ukatzea.
• Binarioak ez diran personak hormona-tratamenduetatik kanpo ixtea.
• Gizon transei egindako presinoa, histerektomiak egin deiezan, medikuaren justifikazinorik barik.
• Trans kolektiboak baztertzea osasun-arretako gida barria egitean.
Horreekaz batera, osasun-arreta transinklusiboa, deszentralizautakoa eta kalidadekoa aldarrikatzen dogu, lehen mailako arretearen garrantzia azpimarratuz. Gora trans amorrua! da aldarrikapen honegaz batera doan oihua.
Bestalde, 2025eko Trapuzko Espartina maiatzaren 10ean feminismo trans-baztertzailearen sektoreek Bilbon atondutako jardunaldi transfobikoei emoten deutsagu. Egun horretan, umezaro eta gaztaro transak jomugan jarri ziran, giza eskubide oinarrizkoanaka bateraezinak diran gorrotozko diskursoak sustatuz.
Badakigu Euskal Herriko mobimentu feministearen zati handi bat transinklusiboa dala, baina badakigu sektore batzuek barrutik elikatzen dabela gorrotoa. Horregaitik barriro deutsagu: feminismoa eta mobimentu sozialak argi eta garbi kokatu behar dira transfobiaren aurrean eta diskurso erreakzionarioen aurrean edozein konplizidade-modu baztertu behar dabe.
Azkenik, LGTBIAQ+ kolektibo eta gizabanako transfeminista eta arrazisten erantzun sendo eta ausarta txalotzen dogu. Joan den zapatuan, barriro be, Bilboko kaleetara urten ebelako atondutako transfobiari aurre egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!