Andrés Navascuez Quartetek ekingo deutso Art & Music Summer Edition 2025 zikloari

Bizkaie! 2025-06-27 12:41   Musikea

Garagarrileko eta abuztuko eguaztenetan, 20:00etatik 22:00etara.

Garagarrilaren 2an, eguaztenean, Art & Music hasiko da Guggenheim Bilbao Museoan; zuzeneko musika-ziklo hori Museoko terrazan egiten da (garagarrilaren 2, 9, 16, 23 eta 30 eta abuztuaren 6, 13, eta 20an), Kutxabanken babesari esker. Giro lasaian zuzeneko jazz musikea maite dabenentzako hitzordu ederra, izan be, bertaratuak harrituta geratuko dira taldeen erritmo eta nortasunagaz. Musikaz eta konpainia onaz gozatzeko aukera paregabea izango da hau.

Sarrereak kopa bat (edo ardao bi, edo garagardao bi) hartzekoaukerea dakar eta aldez aurretik erreserbau daiteke Museoaren webgunean edo txarteldegian.

- Museoaren Lagunentzako prezioa: kontzertua + kopa bat (edo ardao bi, edo garagardao bi): 11€

- Publiko orokorrarentzako prezioa:

Museorako sarrerea + kontzertua + kopa bat (edo ardao bi, edo garagardao bi): 23€
Kontzertua + kopa bat (edo ardao bi, edo garagardao bi): 13€

Art & Music Summer Edition 2025

Garagarrilak 2: Andrés Navascuez Quartet.

  • Andrés Navascuez, pianistea.
  • Pablo Maza, saxo tenorea.
  • Joao Fontenla, kontrabajua.
  • Gorka Iraundegi, bateria.

Erosi sarrerak hemen.

Garagarrilak 9: Beltrán del Álamo Group.

  • Adrián Buenaga, saxofonistea.
  • Nicolás Alvear, gitarristea
  • Dani Trueba Castro, bateria
  • Beltrán del Álamo, bajxu elektrikoa.

Garagarrilak 16: Nerea Arrieta Trío.

  • Nerea Arrieta, pianistea.
  • Fran Serrano, kontrabajua.
  • Raquel Arbeloa, bateria.

Garagarrilak 23: Miguel Velasco Quartet.

  • Miguel Velasco, saxo tenorea.
  • Jay Obreke, gitarristea.
  • Mateu Teixido, bajua.
  • Martin Irigoras, bateria.

Gargarrilak 30: Dani Artetxe Quartet.

  • Eneko Dieguez, saxo tenorea.
  • Dani Artetxe, gitarristea.
  • Jon Carranza, kontrabajua.
  • Aritza Castro, batería.

Abuztuak 6: Organ Freeman.

  • Nico Andino, tronpetistea.
  • Pablo Maza, saxu tenorea.
  • David Cid, organistea.

Abuztuak 13: Nicolás Alvear Quartet.

  • Nicolás Alvear, gitarristea.
  • Adrián Benaga, saxu tenorea.
  • David Cid, organistea.
  • Eneko Arbea, batería.

Abuztuak 20: Marta Marín Quartet.

  • Marta Marín, abeslaria.
  • Adrián Benaga, saxu tenorea.
  • Maite Arregi pianistea.
  • Nicolás Alvear, gitarristea & bajua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu