III. HerriJazz ibiltaria bagilaren 27an hasiko da
2025-06-25 10:04 MusikeaSGAE Fundazinoak gorantz datozen jazz taldeen alde alde egin dau.

Euskal Herrian zazpi kontzertu iragarri ditue eta aparteko garrantzia emon deutse emakumeen parte-hartzea daben hiru talderi; berbarako Beatriz González, TRIZ Quinteteko bakarlaria, 2025ean aurreikusitako zazpi saioetatik hirutan kantauko dau.
Musikene, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioa, Gasteizko, Getxoko eta Donostiako Jazzaldiak eta Quintanilla de la Ribera, Alegria-Dulantzi, Legazpi, Erriberri zein Muskizko Udalak, kolaboratzaile.
SGAE Fundazinoak HerriJazz Ibiltariaren aldeko jarrereari eusten deutso. Zikloaren hirugarren edizinoa datorren bagilaren 27an hasiko da, Quintanilla de la Riberan (Araba), gaueko 21:30ean, Gasteizko 48. Jazzaldiaren aurreko programazinoaren barruan. Helburua bikotxa da: gorabidean dagoan talentua bultzatzea, oso maskulinizauta dagoan sektorean emakumeen presentzia gehitzea eta jazza zabaltzea Euskal Herriko hainbat herritan, askotan holako ekimenak ez baitira atontzen.
Zazpi kontzertuk osotzen dabe erakustaldia, Musikene Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegiko talde bigaz: TRIZ Quintet eta Blossom Dúo. Bigarren urtez jarraian, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioak (CSMN) be parte hartuko dau bere ikasgeletako labeetan sortutako beste talde artistiko gazte bategaz, Jon Koldogaz, hain zuzen be.
Beatriz González (TRIZ Quintet) Musikeneko ikaslea buru dauen boskoteak gogoz zapalduko ditu Euskadiko, Gasteizko, Getxoko eta Donostiako generoaren hiru jaialdi nagusietako agertokiak, berauen bigarren kolaborazinoan igazkoaren ondoren. Musikeneko beste talde bat, Blossom Dúo, Legazpin, Erriberrin eta Muskizen kantauko dau eta CSMNko Jon Koldo, barriz, Alegria-Dulantzin. Hori guztia, 2025eko bagilaren 27tik zemendiaren 22ra.
Programazinoa 2025
- Gasteizeko Jazz Festibala. Jazza Kuadrilan. TRIZ Quintet, bagilak 27, gaueko 21:30ean, Quintanilla de la Riberan (Araba).
- Getxo Jazz. TRIZ Quintet, garagarrilak 5, 13:00ean, Algortako Estazino Plazan.
- Donostiako Jazzaldia. TRIZ Quintet, garagarrilak 7, 20:00etan, FNAC dendan.
- Jon Koldo, urriak 24, 19;30ean, Alegría – Dulantziko Txema Blanco Entzungelan,
- Blossom Dúo, zemendiaren 2an, 12:30ean, Legazpiko Auzoan Musika zikloan.
- Blossom Dúo, zemendiaren 15ean, 19:00retan, Oliteko Kultur Etxean.
- Blossom Dúo, zemendiaren 22an, Muskizeko Meatzari Aretoan, 19:00retan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!