'Su hau dena' abestia kaleratu dabe
2025-06-23 12:49 MusikeaOlatz Salvador eta Iholdi Beristainek.
Euskal Herriko Gazte Feministak Bateratzorako kantua egin dabe Olatz Salvadorrek eta Iholdi Beristainek, Aissa Instxaustik eta Aner Peritzek idatzitako berbekaz.
Abestiaren bidez menderatuen kontrako gerrak azaleratu ditue. Pobrezia, krudeltasun eta odolusteen garaian, antolakuntzeari eta konbinazinoari egindako kantua da.
Bideoklipa Portugaleteko Sastraka Gaztetxean grabauta dago eta aurreko zapatuan aurkeztu zan Zaldibarren, aldarrikapen ekitaldi batean.
Egileak
- Berbak: Aner Peritz eta Aissa Intxausti.
- Kantua eta produkzinoa: Olatz Salvador eta Jagoba Salvador.
- Ahotsak: Olatz Salvador eta Iholdui Beristain.
- Grabazinoa eta nahasketak: Haritz Harreguy.
- Masterizazinoa: Jon Badiola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!