47.500 persona batu ditu Azkena Rock Festivalak
2025-06-23 08:57 MusikeaHurrengo edizinoa 2026ko bagilaren 18, 19 eta 20an izango da.

Azkena Rock Festival jaialdiaren 2025eko edizinoak agur esan deusku. Hiru egunetan zehar, Gasteiz rockaren uriburu bihurtu da, baita belaunaldien arteko parebako topaketa be. Halanda be, datuen arabera, aurreko edizinoetan baino jente gitxiago izan da.
Kontzertu handien artean, John Fogertyk sekulako kontzertua emon eban, 2017an eskainitakoaren antzera. Horrezaz gan, Lucinda Williams, Manic Street Preachers, Turbonegro, The Flaming Lips, The Lemon Twigs edo Dinosaur Jr. lako taldeek be kontzertu bikainak emon zituen.
Jaialdiak eskerrak emon deutsee laguntzaile eta babesle guztiei, batez be, ondoko honeei: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, La Salve, Kutxabank eta Petronor.
Azkena Rock Festival datorren urtean bueltauko da, 2026ko bagilaren 18an, 19an eta 20an hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!