Aitor Bizkarrak irabazi dau V. Argi Baltza Sariketea

Bizkaie! 2025-06-23 08:21   Bertsolaritzea

Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan.

Bagilaren 21ean jokatu da V. Bertsolari Gazteen Sariketea, Argi Baltza izenekoa, Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan, arratsaldeko 18:00etan. Kanporaketa guztiak amaituta, ondoko honeek hartu dabe parte finalean: Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, June Aiestaran, Koldo Gezuraga eta Asier Galarza.

Buruz burukoan, Asier Galarza eta Aitor Bizkarra izan dira, bigarrenak irabaziz. Halanda be, atontzaileek bertsolari guztien saio bikaina goraipatu nahi izan dabe.

Ander Arrien, Beñat Romero eta Mirari Azula izan dira sariketako epaimahiak. Txapela Ander Elortegik jantzi deutso Aitorri.

Lilibertsok atondutako jaialdiaren helburua eskualdeko bertsolari gazteei plazak emotea da. Txapelketea 2021ean sortu zan Gernika-Lumoko Lilibertsoren eskutik, 2019an hil zan Muxikako Jon Lopategi bertsolariaren ibilbide emonkorra autortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu