Zortzi bandek parte hartuko dabe XVIII. Haizetara Lehiaketan
2025-06-19 12:30 MusikeaDanetara, nazinoarteko 37 bandek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko.

Bagilaren 20, 21 eta 22an izango da eta hiru egunetan Amorebieta-Etxanoko kaleetan izango dira 11 herrialdetako 37 talde, besteak Beste, Frantzia, Italia, Portugal, Mexiko, Suitza, AEB, Erresuma Batua, Herbehereak, Benin, Errusia eta Espainiatik.
Amorebieta-Etxano barriro be kale-musikako nazinoarteko banden topagune izango da zornotzarren zein bisitarien gozamenerako.
Ondokoak dira Haizetara 2025ean parte hartuko dabenak:
- UNDERTOW BRASS BAND (AEB).
- THE BRASS FUNKEYS (Erresuma Batua).
- LA REVUELTA (Suitza).
- ZYGOS BRASS BAND (Frantzia).
- LOS FUGITIVOS (Ciudad Real).
- SUCK DA HEAD (Frantzia).
- GOXO TXARANGA (Iruñea).
- CORNELIUS (Frantzia).
Aurten be, Haizetara Jaialdia kultura aniztasunaren eta parte hartzearen ospakizuna izango da. Zuzeneko musika publikoari hurreratzea dau helburu, ingurune edegi eta irisgarrian. Esangura horretan, Amorebieta-Etxanok kulturearen aldeko jarrerea berretsi dau, bizikidetzea sustatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!