Martxan da XVI. Balendin Enbeita Lehiaketea

Bizkaie! 2025-06-19 10:37   Bertsolaritzea

Lanak entregatzeko epea irailaren 30ean zarratuko da.

Daborduko heldu gara Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketearen XVI. edizinora. Balendin Enbeita bertsolari handiak, bat-bateko bertsoak bikain kanteteaz gan, gogoko eban bere gustuko gaiari patxadaz idaztea be. Eta horixe da, hain zuzen be, Albek orain eskatzen dabena, hau da, gustuko gaia aukeratu eta bertso-bildumea ederra gogoz idaztea. Lanak entregetako epea irailaren 30an zarratuko da. Urte amaierako Albe Gala ekitaldian banatuko ditue sariak.

Oinarriak

- Parte-hartzaileak: lehiaketan edonongo bertso-jartzailek hartu leike parte. Edadearen arabera, atal bi bereizi ditue:

  • Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
  • Gazteak: 17 urtera artekoak.

- Egin beharreko lana:

  • Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
  • Helduen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 8 bertso egin beharko ditu eta gehienez 12.
  • Gazteen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 6 bertso egin beharko ditu eta gehienez 10.
  • Parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez.


- Epea eta baldintzak:

  • Lanak jasoteko azkeneko eguna 2025eko irailaren 30a izango da.
  • Bertso guztiek barriak izan behar dabe, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Sariak

- Helduentzat:

  • 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
  • 2. saria: 700€ eta garaikurra.
  • 3. saria: 400€ eta garaikurra.

- Gazteentzat:

  • 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
  • 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
  • 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; halanda ze, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.

Nora eta zelan bialdu

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez.

Posta arruntez bialtzekotan, bertsopapelean ez dau egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dala. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten dan zehaztu behar da.

  • Hemen helbidea: XV. Balendin Enbeita Saria. Algortako Bertsolari Eskolea (ALBE). Martikoena 16, 2. pisua. 48992 Getxo
  • Bertsoak posta elektronikoz bialdu gura badira, Word formatuko dokumentu bi bialdu behar dira. Batean bertso bildumea eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren zehetasunak. Hemen helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com.

Epaiketea eta saria emotea

  • Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak ALBE Gala ekitaldiaren barruan emongo dira.
  • Epaimhaiaren erabagia aldaezina izango da.
  • Epaimahaiak sariren bat jauberik barik itxi leike, baita akzesit bat edo beste emon be, holan erabagi ezkero.

Lanen jaubetzea eta bestelakoak

  • ALBEk izango dau saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jaube.
  • Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau honeek guztiak onartzea dakar.
  • Arautegi honetan jasoten ez dan edozein gorabeheratan, ALBEk izango dau erabagiteko ahalmena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu