Akelarre musika taldea bueltan da dokumental bategaz

Bizkaie! 2025-06-19 07:47   Musikea

Produkzinoa Bideografikek egin dau eta 2025eko udagoienean estreinauko dabe.

Akelarre bueltan da. Talde mitikoak eta Durangoko etxeak bere ibilbideari errepasoa egingo deutson dokumentala amaitzen dagozala iragarri dabe. Filma Bideografik etxearen produkzinoa da eta hainbat hilebetetako grabaketen ostean, 2025eko udagoienean estreinetea da asmoa.

Akelarre musika taldea 70. hamarkadan sortutako plaza taldea da. Euskera hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenengoetarikoak izan ziran eta euren rock abestiak, ingelesezko taldeen euskerazko bersinoakaz nahasten zituen. Euskal Herriko plaza gehienetan jo eta 16 disko atara ondoren, 2005. urtean itxi eben eta ondoren veste bira bi egin ditue. Orain, azken diskoa atara eta 20 urte aurrerago, euren ibilbideko errepasoa egingo dauen dokumental batega bueltauko dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu