Euskal taldeen 31 kontzertu 60. Jazzaldian

Bizkaie! 2025-06-18 12:47   Musikea

Guztira, 88 kontzertu eskainiko ditue.

Donostiako Jazzaldiak 60 edizino beteko ditu. Guztira, 88 kontzertu iragarrita dagoz 12 agertokitan. Donostia, betiko lez, musikaz eta giroz ganezka egongo da garagarrilaren 19tik 27ra.

51 kontzertu doban izango dira, 31 tokiko artistenak, 5 familientzat (13. Txikijazzaren barruan), 8 JazzEñen, 8 hondartzan (Keler Gunea), 23 Kursaaleko terrazetan (Frigo Gunea eta Fnac Gunea), 6 Chillida Lekun, bat Irungo San Juan plazan, beste bat Maria Cristina hotelean...

Artista handiak izango dira Kursaaleko terrazetan (Frigo Gunea eta Fnac Gunea): Naïssam Jalal, Minyo Crusaders, Pete Roth Trio featuring Bill Bruford, Patax, The Amy Winehose Band, Jessie Gordon Quintet, Pianoforte, JazzyBIT...

Jamie Cullumek kontzertu bi eskainiko ditu, bat doban Keler Gunean eta bestea ordainpekoa Kutxabank Kursaal Auditorioan. Horrezaz gan, ondoko honeek be izango gira: Brad Mehldau, Dee De Bridgewater, Marc Ribot, Dave Holland, Hermeto Pascoal, Chris Potter, Steve Coleman, Marco Mezquida, The Beach Boys, Yerai Cortés, The War and Treaty, Nala Sinephro, Anari, Judith Hill, Bulego, Crystal Murray eta Sidonie.

Euskal taldeen 31 kontzertu 60. Jazzaldian

2025eko Tokiko Taldeak hautatzeko prozesuaren ondoren, 10 talde izango dira aurton be: Thomas Camille, Biper Swing, Ura Duo, Suite Seda, Eneko Diéguez Quartet, Alma Seben, FEMMM & Band, Velasquartet, Soul Cream eta La Quinta Planta. Helburua da tokiko talentua sustatzea.

Horreezaz gan, Anari eta Bulego izango dira Keler Gunean. Chillida Lekun, barriz, tokiko hiru ordezkari: Iñaki Salvador, Marco Mezquidagaz batera; Oreka TX, Bascolombia proiektua aurkeztuko dauena eta Arima Soul. Los Diversos, Paul San Martín & Itziar Yagüe, Triz Quintet eta Irati Bilbaok eta 12 DJk osotzen dabe tokiko partaidetzea.

Donostiako Jazzaldia Saria

Jazzaldian parte hartzen daben artistei emoten jake Donostiako Jazzaldia Saria, musikearen arloan egin daben ibilbidea autortzeko ezeze, belaunaldirentzat erreferente bihurtu diralako be. Edizino honetan hiru artistek jasoko dabe saria: Dee Dee Bridgwater, Marc Ribot eta Bill Bruford.

DJak Nauticoolen

Garagarrilaren 23tik 27ra, 15 DJ saio izango dira Nauticooleko terrazan, Kontxa parean. DJak Mikel Makalak hautatu ditu parte-hartzaileak: Arima Soul System (Lidia Insausti & DJ Makala), Jazzatik (DJ Makala & Alex Sax Haro), DJ Makala, Rosco, Ope Loeb, Sr. Lobezno, Beltza Weekend Djs, DLC Kultur (Chica Tequila & Maisa Covaleda), Budín, Roberto Tortuga, Soulero! Satte, Divorce From New York, XGFarru, Lidiuska eta Sergio Vélez.

El Regreso de Josephine

2024aren amaieran aurkeztutako Jazzaldiaren kartel nagusiaren kontrapuntu bezela, Jose Luis Lanzagorta egileak beste irudi bat sortu dau, Josephine Bakerren omenez. Emakume librea izan zan, eskubide zibilen aldeko burrukalaria. Irudiaren izenburua El Regreso de Josephine da eta Ricardo Martíni be egiten deutso autortzea, 1930ean Principe Antzokian harek ataratako argazkian oinarrituta dago-eta.



Babesleak eta kolaboratzaileak 

Donostiako Jazzaldiak ondoko babesleak izaten jarraitzen dau: Keler, Eusko Jaurlaritzea, Gipuzko Foru Aldundia, INAEM. Kolaboratzaileak, besteak beste, ondokoak dira: Frigo, El Diario Vasco, Kutxabank, Skoda, Kutxa Fundazinoa, Fundación Sgae, FCC, Fnac, San Telmo Museoa, Chillida Leku, EITB, RTVE, Cadena Ser, Pepsi, Euskadiko Filmategia, Euskaltel eta Maria Cristina Hotela. 

Informazino guztia, kontzertuak eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu