Nhil taldeak 'Ezer zor nahi' abestia kaleratu dau
2025-06-18 11:06 MusikeaIrailean argitaratuko daben hirugarren diskoaren aurrerapena.
Zenbatetan pentsau dozu jente-urrean esandakoari buruz? Zenbat buelta emon jatzu horri? Zuk zeuk areagotzen dituzu bizkarrean sentidutako zama horreek. Halanda be, guztiz ito aurretik, argi izpi bategaz egiten dozu topo, altara izan daitekeana eta egonkor eutsiko dotzuna (edo hori uste dozu).
Ezer zor nahi lanak bakotxak haren buruagaz egin beharreko berbaldia proponiduten dau. Abestia, zuzenean grabau da Santi Quizhperen gidaritzapean, Tarragonako La Casa Murada estudioan.
Maitane Camposena izan da bideoklipearen idea originala, Liam Macdonellen produkzinoaren laguntzeagaz. Omar Somai aktorea da protagonista nagusia. Etxe aldaketeak eroaten dauan hainbat zamen kudeaketea irudikatzen da: gauza zaharrak atzean itxi, barriei ondo etorria emon eta beste batzuk bota. Abestiaren berbak, barriz, Ane Zuazubiskarrek sortu ditu.
Nhil
Aretxabaletako taldeak 8 urte daroa martxan lehen doinuak egiten hasi ebenetik. Urte eta erdiko atsedenaldiaren ostean, irailaren 9an, Etxea izeneko hirugarren diskoa plazaratuko dabe. Aztarnak (2020) eta Bizi Bagina Bezala (2022) aurreko proiektu bien ondoren helduko da. Azken diskoko biran 40 kontzertu baino gehiago emon zituen, besteak beste, Los conciertos de Radio 3, Donostiako Jazzaldia edota BIME Bilbao agertokian
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!