20 euskal talde eta bakarlari baino gehiago Gaztea Musikaren Eguna 25en

Bizkaie! 2025-06-17 09:22   Musikea

Gorka Urbizu, Izaro, Merina Gris, Dupla, Zea Mays...

Ainara Guzman, Edurne Ormazabal, Mikel Unamuno, Janus Lester eta Maddi Arana. | Ikusi handiago | Argazki originala

Musikearen Europako Eguna bagilaren 21ean izango da. Halanda ze, hilaren 22an, euskal musikariei autortzea egiteko Gazteakek upealako egitasmoa atondu dau Donostiako Tabakaleran: I. Gaztea Musikaren Eguna 25. Berton, euskal sortzaileek azken urteotan sortutakoaz disfrutau ahal izango da.

Ondoko honeek parte hartuko dabe: Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, Izaro, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Dupla, Kiliki, EzEzEz, Sukena eta Maskak. Taldeek 30 minutuko zuzenekoak eskainiko ditue Tabakalerako ondoko aretoetan: Patioa, Prisma, Kutxa Fundazinoa eta Nabe 2. 

Horreezaz gan, Prismako oholtzan DJak izango dira: maKeda, Alta, Euskoprincess eta Lamia Mari. 

Hori gitxi balitz, berbaldi bi atondu ditue. Lehenengoan, Eneritz Furyakek eta DJ Inesek gorputza lehen lerroan jarteaz ibiliko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean. Bigarrenean, barriz, Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea gaiari buruzko berbaldia egingo dabe Galder Beramendik gidatuta eta Amaia Ispizua (Get In), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak izango dira.

Gazteak Kutxa Fundazinoa, Musika Bulegoa, Tabakalera eta Dabadabagaz alkarlanean atondu dau I. Musikaren Eguna, Kutxabank, Gipuzkoa Kultura, Donostiako Udala, Gazteaukera eta IHOBE erakundeen babesagaz.

Sarrerak doban izan arren, konbidapenak eskuratu beharko dira hemen (gaur, hilak 17, arratsaldeko 17:00etatik aurrera). Ganera, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukerea dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu