Maider Arregik irabazi dau hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2025-06-16 08:34   Bertsolaritzea

Finala bagilaren 21ean izango da Muxikan. 

Gautegiz-Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean jokatu da Jon Lopategiren autortzaz atondutako III. Argi Baltza Sariketako hirugarren eta azken kanporaketea. 

Ondoko bertsolari honeek parte hartu dabe: Koldo Geruzaga, Iker Uriarte, Haizea Telleria, Maider Arregi, Jone Aiestaran eta Ibai Lekuona. Saioa, Maider Arregik irabazi dau.

Kontuak kontu, bagilaren 21ean finala jokatuko da Muxikan. Kanporaketa guztiak amaituta, ondoko honeek izango dira finalean: Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, June Aiestaran, Koldo Gezuraga eta Asier Galarza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu