Vazkezek 'Alassane zer urrun dagoen Senegal' aurkeztu dau
2025-06-13 12:34 MusikeaMemoria migratzaileari egiten jakon omenaldi garaikidea.

Vazkez artisteak Alassane zer urrun dagoen Senegal kantu barria kaleratu dau, Zaramaren Iñaki zer urrun dagoen Kamerun kantu mitikoan inspirautako omenaldi hunkigarria. Abesti barri honegazk, Vazkezek Alassaneren historia omentzen dau, beste askok bezela, bere lurra — Senegal — eta bere familia atzean itxi zituan laguna, Euskadin bizi ahal izateko.
Abestia Portugaleten jaio zan, Ezkerraldean, bertan dagozalako Vazkezen lana elikatzen daben istorio asko. Egoera berean dago La Ría be, bere aurreko singeletako bat eta Eskuinaldetik aberatsagoa izan dan eremutik, izan be, ezkerraldera esperientzia barrien bila igaroten dan goi mailako neska gazte baten bidaia kontetan dau.
Alassanek, barriz, kontrako bidea irudikatzen dau: itsasadarra kontrako norabidean zeharkatzen dauen langile bat da, Eskuinalderantz, ingurune aberatsago bateko aukeren bila. Personaia biek uniberso bera konpartiduten dabe baina beren ibilbideek errealidade paraleloak eta kontraste sozial zehatzak erakusten ditue.
Alassane zer urrun dagoen Senegal abestiak, Zaramaren salaketa sozialaren eta enpatiaren espiritua berreskuratzeaz gan, gaur egungo hurreko begirada sakonetik berrinterpretetan dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!