Sua bueltan da 'Sutea', Palestinako genozidioa salatzeko
2025-06-12 08:57 MusikeaBagilaren 13an, euren 3. lan luzeko lehen abestia etorriko da Sutea.

Isilean denporalditxua egon ondoren, Sua talde bizkaitarrak nabarmendu dauenez, diskoko kantuek euren indarra daben arren, Sutea izenburukoak mezu argia eta zuzena dakar, Palestinako genoziodio salatzea, hain zuzen be; kultureak eta musikeak hemengo eta kanpoko lurraldeetara zabaltzeko daben aukerea aprobetxau dabe, eguneroko sufrimenduari, lurpean jarritako mina hiltzaileei eta sarraskiari uko egiteko.
Musikearen bidez alkartasuna, salaketa eta memoria lantzen da, Sua taldeak ez dau isilik geratu nahi, ezta beste alde batera begiratu be. Gorrotoaren kontrako aldarria, bizitearen aldeko oihua, eta justizia eske altzau dabe ahotsa.
Sutea Tio Pete estudioan grabau dabe Jose Lastraren eskutik eta Jon Badiolak produzidu dau. Bideokliparen egileak Ximon Agirre eta Iker Gozategiren izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!