Kneecap Bilbao BBK Liven izango da

Bizkaie! 2025-06-11 13:00   Musikea

30 egun falta dira jaialdiari hasierea emoteko. 

Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 10ean, 11n eta 12an izango da Kobetamendin. 100 artista baino gehiago batu ditue kartelean, figura mitikoak, ahots barriak eta generoen arteko mugak buztartzen. Hilebete baino ez da geratzen baina Bilbao BBK Live jaialdiak kartel osoa eta barritasunak aurkeztu ditu: Kneecap taldea, Lasai guneko barrikuntzak eta Bereziak ekimena.

Kneecap

Kneecap taldea Kobetamendin egotea kultur erresistentziako ekintzea da: adierazpen-askatasunaren ospakizuna hain zuzen be. Belfastetik, Mo Chara, Moglai Bap eta DJ Provai taldeekideek probokazino politikoa dabe bereizgarri, gaelikoz abestutako rap eta punk doinuetan. 

Lasai 

Lasai guneko lehen egunean Olivia izango da komisario lanetan. Gaur, hilak 11, berton izango diran artisten barri emon dabe, halanda ze, ondoko honeek izango dira Lasaien eguenean: Ángel Molina, Chica Acosta, Lamia Mari, Verushk. Barikuan, Populous, Mattias El Mansouri, Moopie, Toni Bass eta Daniel Kelsan; eta, zapatuan, barriz, Vladimir Ivkovic, Hugo Sánchez, Melina Serser, Promising/Youngster eta Azu Tiwaline.

Bereziak  

Bereziak ekimenari esker Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua uriaren bihotzera zabaltzen da. Kreatibo Industriak Fundazinoak eta Bilbao BBK Live jaialdiak atontzen dabe. Helburua, esperientzia parebakoa sortzea da, aldaketa sozialak eta mugak gaindituz.

Ondokoa da programazinoa: 

  • Garagarrilak 10: Raya Diplomática.
  • Garagarrilak 11: Puño Dragón, Sr. Chinarro, Grande Amore, Azuleja eta Dano.
  • Garagarrilak, 12: Sanguijuelas del Guadiana, Ultraligera, La Prohibida, Putochinomaricón, Girl Urtra eta Lua de Santana. 

Kobetamendiko natura-ingurunean, Bilboko ikuspegiak ikusten eta uritik 10 minutu eskasera, Bilbao BBK Live jaialdi bat baino askoz gehiago da: musikatik harago doan esperientzia.

Bilbao BBK Live 2025erako bonuak salgai dagoz:

  • Promozino bonoa: 175€ + gastuak.
  • Bonoa + kanpina: 200€ + gastuak.
  • Eguneko sarrerak: 75€ + gastuak.
  • 11 urtetik beherakoak doban sartuko dira (aurrez inprimakia beteta).

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu