2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2025-06-10 13:50   Bertsolaritzea

Udagoienean jokatuko da.

Isaac Amezaga, Belate Olabarria, Leixuri Arrizabalaga eta Ione Narbaiza. | Ikusi handiago | Argazki originala

Udagoienean jokatuko dan arren, prest dago 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Gaur, hilak 10, izan da aurkezpena Bilboko Foru Liburutegian eta ondoko honeek parte hartu dabe: Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendariak; Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak; eta, Isaac Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak. 

Irailaren 28an hasiko da Txapelketea. Asteburuz asteburu, abenduaren 20raino helduko da, Bizkaian zehar bertsoa erakutsiz. Ganera, aurton, egitura aldaketeagaz dator: lehenengo fasean bost saio jokatuko dira, finalaurrekoak buelta bitan eta, ondoren, finala.

Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak ondokoa adierazo dau: txapelketa bat amaitu eta segian hasten gara hurrengoa atontzen. Balorazino batzar horreetatik etorritako erabagietako bat da egitura aldaketea, izan be,  finalaurrekoak ondo funtzionetan dabe: jente asko batuz eta giro polita izanez. Beraz, bertsolari horreei saio gehiago emotea eta maila horretarako saioak Bizkaiko herri gehiagotara eroateko aukera bikaina da

Holan, lehenengo fasean 30 bertsolarik kantauko dabe: Udabarria Bertsotanetik sailkatutako 21 bertsolarik eta 2023an finalaurrekoetan kantau eben beste 9 bertsolarik. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatuko dira eta han izango ditue zain finalaurrekoetara zuzenean pasau diran 7 bertsolariak: 2023an finalista izan ziranak hain zuzen be. 18 horreetatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta buelta bietako puntuazinoak batuta erabagiko da zeintzuk izango diran finalean kantauko daben bertsolariak.

Nereak Ibarzabal Salegi bertsolariak, bestalde, ez dau parte hartuko aurtongo edizinoan. Orain arte, aldi bitan jantzi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapela, 2021ean eta 2023an hain zuzen be.

Lehenengo faseko saioak

  • Irailak 28, Urdulizeko Kultur Etxean (17:00): Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Izaro Bilbao Arostegi (Mungia), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo) eta Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia).
  • Urriak 4, Lekeitioko Ikusgarri Zineman (17:00): Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo), Iker Uriarte Urrutia (Bermeo), Iruri Altzerreka Martinez (Garai), Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia), Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño).
  • Urriak 5, Mungiako Olalde Aretoan (17:00): Ander Ucelay Aristi (Artzentales), Imanol Uria Albizuri (Getxo), Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein), Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, Bilbo), Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa) eta Unai Mendiburu Valor (Algorta).
  • Urriak 11, Galdakaoko Torrezabal Aretoan (17:00): Araitz Katarain Mugarza (Mallabia), Asier Galarza Garai (Muxika), Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño), Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga), Irune Basagoiti Agirre (Ermua) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).
  • Urriak 12, Getxoko Muxikebarrin Areotan (17:00): Aitor Esteban Etxebarria (Otxandio), Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo), Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo), Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (Ibarrangelu), Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia) eta Peio Molinuevo Martin (Arrigorriaga).

Finalaurrekoen lehenengo bueltea

  • Urriak 26, Zeanuriko Ibarreta Frontoian (17:00): Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio), Jone Uria Albizuri (Algorta), Oihana Bartra Arenas (Bilbo), Urdulizko irabazlea, puntuazinoz 3.a eta 6.a.
  • Zemendiak 2, Abadiñoko Probalekuan (17:00): Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango), Lekeitioko eta Mungiako irabazleak eta puntuazinoz 1.a eta 4.a.

Finalaurrekoen bigarren bueltea

  • Zemendiak 9, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian (17:00): Onintza Enbeita Maguregi (Muxika), Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio), Getxoko eta Galdakaoko irabazleak eta puntuazinoz 2.a eta 5.a.
  • Zemendiak 15, Bermeoko Artza Frontoian (17:00): Zeanuriko eta Abadiñoko irabazleak eta puntuazinoz 3.a4.a7.a eta 8.a.

Finala, abenduaren 20an, Casillan

Azken txapelketetan finala Bilbao Arenan izan bada be, aurtongoan Casillan egitea erabagi dabe.

Bestalde, Txapelketa Nagusirako puntuagarria da. Bizkaitik 10 bertsolari sailkatuko dira 2026ko Txapelketa Nagusira.

Talde teknikoa

Txapelketearen atonketean jente askok parte hartzen dau. Bertsolariak kantuan ibilzeko, aurretiaz lan handia egin behar izaten da, eta horretarako, talde teknikoak osotzen dira. Partaideen zerrendea:

  • Talde atontzailea: Ainhoa Arregi Elosua (Bilbo), Ainhoa Markinez Arruza (Bilbo), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Asier Galarza Garai (Muxika), Belate Olabarria Astobiza (Orozko), Fernan Otsoa de Zabalegi Mugeta (Bilbo), Igor Menika Bengoetxea (Arantzazu), Illart Gumuzio Larrazabal (Igorre), Ione Narbaiza Gallastegi (Abadiño), Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa), Jone Antsotegi Ikazuriaga (Aulesti), Maddi Ibaibarriaga Zubikarai (Markina-Xemein), Maria Ortega Zubiate (Markina-Xemein) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar).
  • Komunikazino taldea: Igor Galarza Intxausti (Abadiño), Ione Narbaiza Gallastegi (Abadiño), Maddi Ibaibarriaga Zubikarai (Markina-Xemein), Maria Ortega Zubiate (Markina-Xemein) eta Olatz Enzunza Mallona (Fruiz).
  • Gai-jartzaile taldea: Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño), Begoñe Olabarria Astobiza (Orozko), Beñat Vidal Gurrutxaga (Leioa), Idoia Anzorandia Kareaga (Barakaldo), Igor Menika Bengoetxea (Arantzazu), Jon Amezaga Fernandez (Getxo), Kattalin Arriola Uriarte (Fruiz), Leire Garatxena Larrabe (Ajangiz) eta Zihara Enbeita Gardoki (Gernika-Lumo).
  • Epaile taldea: Ainhoa Arregi Elosua (Bilbo), Ander Arrien Aspiazu (Gernika-Lumo), Ander Txakartegi Basterretxea (Berriatua), Beñat Romero Maguregi (Zornotza), Garazi Mendoza Agirre (Mungia), Itxaro Juaristi Olaetxea –idazkaria- (Abadiño), Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa (Gernika-Lumo), Itziar Basterretxea Olarreaga –idazkaria- (Ondarroa), Jurgi Fuentes Goikoetxea (Mungia), Leire Etxebarria Gaztelu (Larrabetzu), Marta Ortiz Mateo (Bilbo), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar).

Sarrerak daborduko salgai dagoz hemen. Horrezaz gan, saio guztietan egongo da txarteldegia eta berton eskuratu ahal izango dira sarrerak, agortuta ez badagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu